Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

ZENBAT IKASI DUGUN HAMAR MINUTU HAUETAN!

Jon Urbe / Argazki Press
Jon Urbe / Argazki Press

Etxeko sofatik eta pijametan ikusi zaituztegu, inpartzialak izan nahian. Ikusi dugu nolako ahalegina egin duzuen, hortzak estutuz, hesteak bota beharrean, elkarri indarra emanez ja indarrik geratzen ez zela zirudienean. Ez dugu ikusi nola entrenatu duzuen egunero, negu zein uda, bero zein hotz, laneko edota eskolako nekeen pisua itsasora botata. Hori guztia ez dugu ikusi, imajinatu egin dugu. Kirolari profesionalak ikusi ditugu, lehiakorrak, irabaztean eztanda egiten dutenak eta galtzean amorratu egiten direnak. Kirolari profesionalak ikusi ditu, ahaleginaren neketik ahalegin handiagoa egiten dakitenak, errenditzen ez direnak. Bukatu da lehia ikusgarria eta arraunaz ezer gutxi jakiten segitzen dugu. Baina zenbat ikasi dugun hamar minutu hauetan, zenbat. «Ama, handia naizenean arraunlaria izan nahi dut».