Juantxo EGAÑA

Bergarako alpargatagileen grebarekiko azkoitiarren elkartasuna

KUTXATEKA. FONDO PHOTOMUSEUM
KUTXATEKA. FONDO PHOTOMUSEUM

XIX. mendearen amaieran artisau-lanean alpargatak egiten zituzten hogeita hamarren bat tailer zeuden Azkoitian; Bergaran, 1868tik aurrera, alpargatak produzitzen hasi ziren bertako tailerretan; XIX. mendeko 80ko hamarkadan, eta josteko makinaren asmakuntzarekin, hauek erabiltzen hasi ziren alpargatak egiteko. Hala, XX. mendearen hasieran, 600 lagunek egiten zuten lan alpargaten industrian Azkoitian; Maulen, berriz, eskulanaren %40 hartzen zuen aipatu industriak. “La Voz Guipuzcoana” egunkari errepublikazaleak, 1890eko kronika batean, Bergarako alpargatagileek egin zuten greba baten berri eman zuen. Soldata duinago baten aldeko borrokan ziharduten, eta zioten nahiago zutela Somorrostroko minetara joan «zortzi errealen truke» lan egitera behartzen zituzten tailer haietara gerturatzea baino. Patronalak soldatak ez igotzeko erabakia hartu zuen, eta 1.000 pezetako multa adostu zuen erabakiaren aurka egiten zuen enpresariarentzat. Irudian, Bergarako alpargatagileekin elkartasunez Azkoitian eginiko manifestazio bat ageri zaigu, hainbat guardia zibilen begiradapean egin zena.