Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetan
EHUko irakaslea

Islama gerran dago eta europarrok albo kalteak baino ez gara

Egoera politikoa eraldatzeko baldintzak negoziatzeko mugimendu armatuari Estatuak «terrorismo» esan ohi dio. Bartzelonako erasoetan bolo-bolo erabili den berba horrek, aldiz, ez du negoziazio helburuarekin zerikusirik. Are gehiago, Estatu Islamikoa eta Al-Qaeda ez dira erakundeak, mugimenduak baizik. Ez da haien kide izan behar eta ez dute kontrol hierarkikorik ezartzen. Mugimendu horien indarkeria ere ezin daiteke ekintzaren propagandaren estrategiatzat hartu, hedabideek Mendebaldeko ekintzen berri bakarrik ematen dituztelako:

• «Europa concentra tan solo el 1% de muertos en atentados» (GARA, 2017/ 08/ 28).

• «El 87% de los atentados yihadistas desde el año 2000 han sido en países de mayoría musulmana: Más de 72.000 personas murieron en estos atentados, 63.000 en países donde el Islam es la religión mayoritaria» (Eldiario.es, 2016/ 03/ 22).

Beraz, europarrak musulmanen arteko gerraren albo kalteak bakarrik gara. Horregatik, “gure baloreei eusteko”, agintarien diskurtsoa ez dator eraso horiekin bat. “Gutasun” hori, gainera, faxismoa berpizten dabil Europan. Euskal Herrian ere bai: abuztuaren 9an bertan, Bartzelonako erasoak baino bi aste lehenago, Deustuko Ertzaintzaren polizia-etxearen aurre-aurrean “Stop Islam” (itu batekin) pintada salatu nuen Twitterren. Ez zen lehena:

• «Aparecen pintadas contra el Islam y musulmanes en un centro de acogida de Bilbo: El centro de acogida Lagun Artean de Deustua, en Bilbo, ha aparecido con pintadas contra el Islam y contra los musulmanes, después de los ataques contra la revista ‘Charlie Hebdo’ de la semana pasada. En una de ellas, se puede leer ‘muerte a los musulmanes’» (Naiz.eus, 2015/ 01/ 13)

Islama gerran dago. Erlijio guztiek politikan eragiteko helburua daukate. “Moroak gara behelaino artean?” liburuan Joseba Sarrionandiak dio Erromako Inperioak ez zuela kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu, baizik eta kristautasuna inperioaren erlijio bihurtu zela. XX. mendearen hasieran, Israel okupatu nahi zuen mugimendu sionista sortu zen. Bigarren Mundu Gerra eta gero, errukiaz baliatuz, sionismoak Estatua lortu zuen. Musulmanak gerran daude, islam nagusia zein izango den erabakitzeko. Laikotasunaren aldeko mugimenduek “islamofobia” kontzeptua gaitzetsi dute; azken batean, erlijioari berari kritika egitea ekidin dezakeelako. Sionismoak egiten duen antzera, Israelen erasoak gaitzestea antisemitismotzat hartzen duela, herri musulmanetan erlijioak bizitza politikoa ez gidatzea islamofobotzat jotzen da.

«Jihadismo» berbarekin ez datoz musulmanak bat. Europan, ordea, berba hori erabiltzen dugu, Saudi Arabiak eta Qatarrek bultzatzen duten islam fundamentalistaren salafismoa ezkutatzeko. Hartara, gure enpresariek Saudi Arabiarekin eta Qatarrekin kontratu ekonomikoak bilatzen dituzte, ez merkatuan (haien ideologia neoliberalak agintzen duen bezala), Espainiako Erregearen mesedeetan baizik:

• «Euskal Herriko bost enpresak Saudi Arabiara bidaiatu zuten Espainiako erregearekin: Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek, hain zuzen» (“Argia”, 2017/ 08/ 24).

Horrenbestez, gure lan-eskubideak murrizten dituztenek herrialde musulmanetako langileak hiltzen dituzten petrodolarren xekeekin negozioak egiten dituzte. Guk bi bandoen banaketa onartu dugu: gu eta besteak. Horregatik, gu hiltzea tragedia da eta besteak hiltzea pozgarritzat hartzen dugu. Gu ez gara langileak, bertakoak baizik. Besteak ez dira langileak hiltzen dituztenak, musulman txiroak baizik.

• «Un mosso evitó una masacre en Cambrils matando a 4 terroristas» (“El Periódico”, 2017/ 08/ 18).

• «Vídeo: Así fue abatido el quinto terrorista de Cambrils» (“El País”, 2017/ 08/ 18).

• «Un agente convertido en héroe al abatir a cuatro terroristas en Cambrils» (“Diario de Sevilla”, 2017/ 08/ 19).

Bitartean, Europan armadek kaleak hartu dizkigute. Herriak militarizatu dizkigute. Horiek gure baloreak ote dira? •