Jose Angel Oria
IKUSMIRA

ZENBAT EMAKUME EDUKI BEHAR DITU AURKA RODRIGO DUTERTEK AGINTEA UZTEKO?

Ted ALJIBE|AFP
Ted ALJIBE|AFP

Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteari aurkariz betetzen zaizkio kaleak. Horrela gertatu zen astelehenean, diskurtsoa Kongresuan eskaintzen ari zen bitartean. Milaka lagun elkartu ziren agintariaren joera faxista eta misoginoak salatzeko, emakumeek sekulako protagonismoa izan zuten mobilizazioan. «Erregimen matxista-faxista» ezarri izana leporatu zion Joms Salvadorek, #BabaeAko (Ni emakumea naiz) kanpaina abian jarri duen taldeko kideak. Kolore politiko ezberdinetako emakumeek bat egin dute Duterteren aurkako jarrerarekin. Ez da harritzekoa. Orain aste batzuk ekitaldi politiko batean ezpainetan musu ematera behartu zuen emakume bat, eta gero esan zuen politika egiteko bere modua dela, ikuskizunak eskatzen duen zerbait. Esan zuen agintea utziko lukeela eskaria «nahikoa emakumek» eginez gero. «Sentimendua elkarren artekoa da: berak emakumeok gorrotatzen gaitu, eta guk gehiago gorrotatzen dugu bera», diote feministek. joseangel.oria@gaur8.info