2018/09/08

Kronika
IKUSMIRA
TRUMPEN UDA GORRIA
Dabid Lazkanoiturburu
0909_g8_trump

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ez du segur aski aurtengo uda beroa sekula ahaztuko. Ekainaren bukaeran, iruzur fiskalagatik auzipean den bere hauteskunde kanpainako buru ohiak, Paul Manafortek, onartu egin zuen 17 milioi dolar jaso zituela errusiar zalea den Ukrainiako alderdi politiko baten eskutik. Horrela bada, jakitera eman gabe atzerriko alderdi politiko batentzat aholkularitza lanak egin zituela onartzeaz gain, “Russiagate auzia” berrindartu zuen. Abuztuan, Trumpen abokatuak egungo Etxe Zuriaren maizterrarekin harreman sexualak izan omen zituzten bi emakumeri isilik egoteko ordaindu ziela onartu zuen, soka apurtxo bat gehiago estutuz. Azken kolpea irailean bertan heldu da: «goi kargu batek» egunkarian argitaratu duen eskutitza, Trump bera estu lotu behar den «ero oldartsu» gisa aurkezten duena. Uda luze egiten ari zaio Trumpi, azaroaren 6ko legegintzaldi erdiko hauteskundeen zain. Hori bai, ikusiko beharko da ez ote zaien motzegi egingo Trumpen porrotaz ziur daudenei, azaroan ez bada bi urte barru... Dabid LAZKANOITURBURU