Juantxo EGAÑA

Euskal pilotariak Tianjinen, 1935. urtearen iritsiera ospatzen

Iriondo sendia
Iriondo sendia

1929ko otsailean Shanghaiko pilotalekua zabaldu zen, Hai Alai Auditorium izenarekin. 3.000 lagunentzako edukiera zuen eta bertako pilotarien artean, besteak beste, Sotolongo, Urizar, Berrondo, Prudencio, Urbieta, Solozabal, Argoitia, Ramos eta Careaga euskaldunak zeuden. 1932an Jose Garate batu zitzaien. Garatek euskal pilotako urrezko domina irabazi zuen 1924ko Olinpiar Jokoetan, Parisen. 1934ko irailean S.A.I. Forum Hai Alai izeneko pilotalekua inauguratu zuten Tianjin hirian, Gumagalli enpresari italiarrak eraikitakoa. Haren diseinua italiar jatorriko Bonetti eta Suitzako Kessler arkitektoek egin zuten, eta itsasargi itxurako dorre ikusgarria zuen. Iraultza iristean, eraikina birmoldatu egin zuten Herriko Antzoki Handia izateko. 1935eko argazkian euskal pilotariak ageri dira Tianjingo Forum Hai Alai pilotalekuko jatetxean, senide eta lagunekin urte berriaren iritsiera ospatzen.