IKUSMIRA

COVID-19A SORTU ZEN TXINARA ITZULIKO OTE DA IZURRITEA?

Hector RETAMAL | AFP
Hector RETAMAL | AFP

Mendebaldean, ehunka mila hildakoren ostean eta bi urteetako pandemiaren gestio erratikoaren ondoren –gaur etxean konfinatuta, bihar denok kalera– musukoa noiz kenduko irrikatzen gauden honetan, Txinak tinko eusten dio “0 kutsatze” leloari. Horrela, 25 milioi biztanle inguru dituen Shanghai hiria, erraldoi asiarraren populatuena, ia guztiz isolatu du. Pekineko agintariak harro daude kutsatutako oso gutxi egon direlako, artean hildakoak gutxiago, eta aspaldian eraginkortasun ekonomiko eta soziala ideologikoaren gainetik jarri zuen Alderdi Komunistak Mendebaldearekin alderatuz agertu duen efizientzia aldarrikatu du. Kontua zera da, gaitzak jotako hain txinatar gutxirekin ez duela talde immunizaziorik lortu eta txertaketa eta isolamendu kanpainak ditu pandemiari aurre egiteko neurriak. Ez ote den azkenean covid-19 izurritea sortu zen Txinara bertara itzuliko pandemia, bumerana balitz bezala. Horren beldur dira hango adituak. Dabid Lazkanoiturburu