Juantxo EGAÑA
BEHATXULOTIK

Donostia harresitua

FARHAM MAXWELL LYTE. CENTRE CANADIEN D’ARCHITECTURE
FARHAM MAXWELL LYTE. CENTRE CANADIEN D’ARCHITECTURE

1860ko irudi hau ezagutzen diren Donostiaren lehen argazki panoramikoetako bat da. Gaur egunera arte grabatuak, marrazkiak eta olioak iritsi dira, baina argazki honek, denboraren poderioz itzaltzen joan den arren, hiri guztiz ezezagun eta harresitu batera garamatza. Harresiak 16 metroko altuera eta ia 280 metroko luzera zuen. Harresiz kanpo, Gipuzkoako hiriburua baserri eta paduren artean zegoen. 1863ko maiatza arte ez zen baimendu harresia eraistea hiria zabaltzeko. Irudi honen egilea Farham Maxwell Lyte argazkilari ingelesa izan zen, Pauetik gertu dagoen Banheras de Bigorran finkatu zena. Maxwell Lyte argazkilari polemikoa izan zen bere garaian; izan ere, negatibo bat aparte erabiltzen zuen zeruko hodeiak inpresionatzeko, argazkiari sakontasun handiagoa emanez. Gai hori 1855eko Parisko Nazioarteko Erakusketaren katalogoan jaso zen. Donostiaren lehen irudi panoramikoetako hau ez ezik, ezagutzen den Pasaiaren lehen argazkia ere Maxwell Lyterena da, 1858an egina.