joxean.agirre@gaur8.info|2014/05/02 12:16
Musikariak eta instrumentua, bizitza osoa elkar besarkatzen

Musikariak elkarrekin biltzen direnean berriketarako bi gai nagusi izaten dituztela esan ohi da: emakumeak edo gizonezkoak eta musika instrumentuak. Eta bakarka daudenean, berriz, instrumentuari besarkaturik bizi dira. Zaila da irudikatzen bi izakiren arteko lotura estuagorik. Sinbiosi hori nola lortzen duten ulertzen saiatu gara.

Iñaki Altuna|2014/05/02 12:14
Joseba Otondo|2014/04/25 20:58
Oihana Llorente|2014/04/25 20:53
 Euskal Herriko aisialdi taldeen armiarma sarea josten

Ume eta nerabeek jolasteko duten denbora baino askoz gehiago da aisialdia. Ludoteka edo udalekuetan lantzen den hezkuntzak ez du ez sonarik ezta prestigiorik ere, baina bertatik igarotzen direnak balioetan hezten dira. Amaraunak Euskal Herriko aisialdi taldeak batu eta aisialdiaren mugimenduari bultzada eman nahi dio.

Ramon Sola|2014/04/25 20:46
Amalur Artola |2014/04/25 20:26
Lau eguneko oldarraldiari eutsi ziotenen larruan sartuta oroituko dute urteurrena

Gure historia oroitzeko era ezberdinak daude, baina, maiz, ez da erraza izaten memoriaren biziraupena aisialdiaren esparrura eramatea. Intxorta 1937 kultur elkartearen ekimenez, Elgetan sartuta frankistek Bizkairako sarbidea izan zuteneko unea birsortuko dute dozenaka lagunek, orain 77 urte oldarraldia izan zen leku berean.

Amalur Artola|2014/04/12 09:59
Arteterapia, hitzen bidez adierazi ezin dena azaleratu eta barneratzearen artea

«Artearen bidez, ikusezina ikusgarri bihurtzen da, eta, behin ikusgarri egin dugula, gure barnetik irten den hori, guri buruz hitz egiten duen hori, ikusi egin dezakegu, galderak egin, ea zer esaten digun». Hori da arteterapiaren funtsa: artearen diziplina ezberdinak erabiliz ikustea kostatzen zaigun hori azaleratzea.

Josu Imanol Unanue|2014/04/12 09:58
Amagoia Mujika|2014/04/12 09:56
 Ilunera kondenatutako lanbidea argitara ekarri nahia

Prostituzioa betidanik existitu izan da Euskal Herrian, nahiz eta gizartearen une bakoitzeko tasunak tarteko, forma eta modu desberdinetan eman den aldiro. Itzaleko ofizioa da, existitzen den baino existituko ez balitz bezala hartzen den munduaren ertz ilun bateko lanbidea. Charo Roquerok argitara ekarri du liburu batean.

Mikel Zubimendi|2014/04/12 09:54
Orria 92/ 94