Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunari helegitea aurkeztuz, Fiskaltzak hartu duen erabakiaren aurkako «jarrera irmoa» erakutsi nahi izan du Amaiurrek. Erabakiaren inguruko «argudio juridiko falta» gaitzetsi du eta hautuaren helburua Uribetxebarria «ahalik eta denbora luzez» espetxean mantentzea dela uste du.
Helegitearen balorazioa egiteko koalizioak bidali duen prentsa oharrean, «salbuespeneko» neurri baten aurrean gaudela salatu du Amaiurrek eta «arrazoi humanitario eta giza eskubideak tarteko» preso arrasatearrak aske beharko lukeela azaldu du.
Indarrean dagoen espetxe politika «ankerra» behin betiko utz dezala eskatu dio Gobernu espainiarrari, baita pertsona ororen eskubide guztiak errespetatzeko ere.
Gauzak horrela, larriki gaixo dauden hamalau preso politikoren askatasuna exijitu du Amaiurrek.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

