Oihana Llorente | @Gaur_8
DONOSTIA

Sexu langileentzako laguntza integrala

Sexu langileen babeserako programak dira Aukera, Askabide, Arabako Nahikari egitasmoa eta Nafarroako Munduko Medikuak.

Dagoeneko hamasei urteko lana bizkar gainean, prebentzio alorrean hasi eta atentzio osatuagoa eskaintzen du Aukerak. Irun eta Donostian dituzte egoitzak, baina sexu langileen lan eremuetara ere hurbiltzen dira. Kondoiak banatu, autodefentsa ikastaroak eman, eskura dituzten baliabideak aurkeztu eta laguntza integrala eskaintzen dute.

«Medikuekin, burokraziarekin edota psikologikoki laguntzen diegu, nahi badute noski –azaldu du Vegak–, Prostituzioa utzi eta lan normalizatuagoak aurkitzeko bidean ere laguntza ematen diegu, euskaran edota teknologia berrietan murgilduz, curriculumekin lagunduz...». Antzera aritzen dira beste programak ere.