NAIZ
BAIONA

Bizik HSBC bankutik eraman zituen aulkietako hiru berreskuratu ditu Poliziak

Polizia frantsesa Bizi mugimenduaren lokalera joan da eta joan zen astean HSBC bankuaren bulegotik eraman zituzten zortzi aulkietako hiru berreskuratu ditu.

Joan zen ostegunean Bizi mugimendua HSBC bankuak Baionan duen egoitzan sartu zen eta bertatik zortzi aulki eraman zituen, zergar iruzurraren aurkako ekintzan. Herenegun Jean-Nöel Etcheverry deklaratzera deitu zuten Baionako komisariara, ekintza horren harira. Esan zuenez, polizia saiatu zen agiri bat sina zezan lokala miatzeko helburuarekin, baina lehendakariak uko egin zion.

Gaur arratsaldean, 15.00ak aldera, bi polizia hurbildu dira Biziren lokalera eta bertan zeuden aulkiak eraman dituzte, Kazeta.eus-ek berri eman duenez. Zortzi aulki hartu zituen Bizik HSBCren egoitzatik. Kolektiboko lehendakariak adierazi du horietatik hiru Biziko lokalean zirela, besteak «zergen ihesaren kontra borrokatzen duten elkarteei» eman zizkieten.