
Arrasateko egoitzan hainbat pintaketa agertu dira, Goienako zuzendaritza EAJrekin lotuz. «PNVren morroiak», «Goiena=PNV» edo «Errauskailurik ez» diote pintaketek.
Jazotakoak oihartzun zabala izan du sare sozialetan, eta elkartasun mezu ugari jaso ditu Debagoieneko euskarazko hedabideak.
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoarekin batera, Hekim eta Tokikom elkarteek salatu dute gertatutakoa.
Debagoieneko EH Bilduk eta EAJk ere gertatutakoa arbuiatu dute, eta Goienako langileei elkartasuna adierazi.
Agertutako pintaketen aurrean, Goienako langileek adierazi dute herritar «guztiendako» lantzen duela informazioa, «ikuspuntu guztietatik». «Halaxe saiatu gara egiten Goienaren sorreratik eta halaxe egiten jarraituko dugu aurrerantzean ere», gaineratu dute.

Se estiman 23 muertos en la Marmolada tras el desastre derivado del cambio climático

Más de 300 cimas del Pirineo alumbran la autodeterminación entre Euskal Herria y Catalunya
Ezker abertzalea arbuiatzea du abiapuntu GKS-k
Sobre GKS
