
Pankarta horiek ostiral arratsaldean, uztailaren 10ean, kendu zituzten Udaleko garbiketa-zerbitzuko langileek, Bilboko Udalak eskatuta, zeinak bi egun lehenago eskatu baitzien ikastetxeko arduradunei beren kabuz egin zezatela, pankartak sinatu dituen Abandohabitable plataformak larunbat honetan jakinarazi duenez.
Plataforma horrek ohar baten bidez adierazi duenez, joan den asteazkenean, uztailak 8, Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak idazki bat bidali zuen Udal titulartasuneko ikastetxe publikora, eta bertan adierazi zuen pankartak «berehala» kentzeko eskaera «ondarearen estetikari eta zentroko erabiltzaileen segurtasunari dagokionez beharrezkoa den ardura instituzionalari zor zaion errespetuagatik» egiten zela.
Abandoko auzokideen plataformak, hala ere, uste du pankartak eta kartelak kendu dituztela hauteskundeak direla eta.
Plataformak gogorarazi duene Gotzaindegiaren hirigintza-proiektu honen bidez, 8 solairuko eraikin bat eraikiko da, gaur egun hainbat tokitan sakabanatuta dauden elizbarrutiko zerbitzu eta erakunde guztiak eta Mutualia enpresaren klinika pribatu bat hartzeko. Cervantes Ikastetxeko eskola-kontseilua eta elkarte ekologista batzuek proiektuaren aurka agertu dira ere bai.
Kolektibo horiek eskatzen dute Udalak lursaila eros diezaiola Gotzaindegiari, eta, horren ordez, parke bat eta berdeguneak jar ditzala auzoan azpiegitura hori ez duten bizilagunentzat.

Más de mil personas denuncian en Amurrio «el anacronismo» de la condena a Barbado y Zelaia

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

EH Bildu es ya la segunda fuerza en el área metropolitana de Bilbo

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
