NAIZ

250 musika, antzerki eta dantza emanaldi izango dira Beste Bat! zirkuituan

2020ko azaroan eta abenduan eta 2021eko urtarrilean eta otsailean, hainbat arte-diziplinatako 250 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Beste Bat! zirkuituan. Gehienak musika-kontzertuak izango dira (%80), baina antzezlanak, dantza-ikuskizunak eta zirku-funtzioak era badira egitarauan.

Ruper Ordorika arituko da beste musikarien artean. (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Ruper Ordorika arituko da beste musikarien artean. (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)

Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak (Musika Bulegoak), Euskadiko Antzoki Sarearen (Sarearen) lankidetzarekin eta Lakuako Gobernuak finantzatuta, Beste bat! zuzeneko arteen zirkuitua ekimena jarri da abian. Kultura sustatzea, agertokietara itzultzea, erritmoa berreskuratzea, sormena bultzatzea eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzea ditu helburu egitasmoak.

«Pozarren gatoz ekimen hau aurkeztera» –esan du Aitor Bengoetxeak, Musika Bulegoko zuzendariak, gaurko aurkezpenean–. Ekimen hau ez da edonolakoa. Eszenatokiek, antzerkiek eta aretoek erritmoa berreskuratuko dute-eta».



2020ko azaroan eta abenduan eta 2021eko urtarrilean eta otsailean, hainbat arte-diziplinatako 250 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Beste Bat! zirkuituan. Gehienak musika-kontzertuak izango dira (%80), baina antzezlanak, dantza-ikuskizunak eta zirku-funtzioak era badira egitarauan. Bizkaiko, Arabako eta, batez ere, Gipuzkoako areto eta antzokietan eskainiko dituzte. 



Musika emanaldietan ibilbide luzeko zein laburragoko izenak iragarri dira: Izaro, Belako, Ruper Ordorika, Hakima Flissi, Maren, Idoia Asurmendi, Verde Prato eta Sara Zozaya. Antzerkiari dagokionean izen handiko konpainiak daude egitarauan, besteak beste, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx Porrotx eta Mari Motots.

Dantzaren alorrean, berriz erreferente diren euskal konpainiak ere zirkuituko partaide dira: Dantzaz eta Kukai. Oliver Magoak eta The Funest Troup taldeak zirku ikuskizunak eskainiko dituzte.

 «Eusko Jaularitzen zuzeneko kultura ekitaldiekiko konpromisoa adierazi nahi izan dugu Beste bat! egitaraua lagunduz. Egoera berri onek laguntza berriak eskatzen ditu eta», esan du agerraldian Bingen Zupiriak, Lakuako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. 

Askotariko diziplinak biltzeaz eta emanaldi ugari eskaintzeaz gain, Beste Bat! zuzeneko arteen zirkuituak badu beste ezaugarri nabarmen bat euskal arte eszenikoen egungo panoraman: emanaldi guztiak zuzenekoak izango dira, artistak eta publikoa Euskadiko areto eta agertokietan berriro elkartzea baita egitarauaren xedea. 

Bestalde, aipagarria da emanaldien %70 baino gehiago euskaraz izango direla.

Zirkuituari buruzko informazio ofiziala eta agenda eguneratua zirkuituaren webgunean daude ikusgai. Ikuskizunetarako sarrerak Beste bat! ekimenean parte hartzen duten aretoetan erosi behar dira.