Marcel PENA
Elkarrizketa
Jon Abril
Elhuyarreko zuzendari nagusia

«Euskarak oraindik eremu guztietan behar du presentzia sendoagoa, zientzian ere bai»

Jon Abril Olaetxea (Bera, 1975) Elhuyarreko zuzendari nagusia da 2019ko ekainaz geroztik. Azken urte honetan, zientziaren eta teknologiaren arloetan euskara sustatzeko hainbat tresna garatu ditu fundazioak.

Jon URBE/FOKU
Jon URBE/FOKU

Lehenengo eta behin gogoratu behar dugu, Elhuyarreko zuzendaria izateaz gain, ibilbide oso luzea duzula, beti euskarari lotuta.

Bai, politikan, kulturgintzan eta kazetaritzan aritu naiz eta bide horretan ikasi dut taldean lan egiteko modua ulertzen.

Gaur egun Elhuyar zuzentzen dut, baina bere sorrera beretik, Elhuyar herritar talde bat bada helburu batekin: gizarterako ezagutza zabaltzea.

Elhuyarreko lan-arloari dagokionez, Euskaraldia bezalako ekimenak beharrezkoak dira zientzia arloan?

Zoritxarrez, euskarak oraindik eremu guztietan behar du presentzia sendoagoa, zientzian ere bai. Horregatik sortu zen Elhuyar, hizkutza bera ez zegoen landuta zientziarako. Azken hamarkadetan, berriz, euskara teknologietara eta lan mundura zabaldu da, baina oraindik habetzeko badago.

Nola bizi da Euskaraldia Elhuyar bezalako giro euskaldunean?

Aurreko edizioan parte hartu genuen baina erakunde bezala ez zuen aldaketarik ekarri, euskararekiko konpromisoa handia dugun pertsonez osatutako lan talde garelako. Gure ekarpena proiektuen bidezkoa da, Euskaraldiaren beharra zabaltzen aholkularitza lana egiten hainbat erakundeetan, hala nola udaletan, administrazioetan edo enpresa pribatuetan.

Terminologia berria zehaztea izan da Elhuyarren zereginetako bat pandemiaren hilabeteetan...

Pandemia iritsi zenean, hainbat gauza nola adierazteko beharrak aregotu ziren eta, gure kasuan, itzulpen espezializatuak egin ditugu zientzia eta osasun arloko hainbat erakunderentzat. Hor ikusi genuen lan taldeak erraztasuna bazuela eta genezakeela.

Zehazki, lan talde bat dugu hizkuntza baliabideak landu dituena eta beste bat itzulpen lan espezializatuak egin dituena.

Zein da jarraitzen duzuen prozesua terminologia zientifiko horrekin?

Horretarako iturri desberdinetara jotzen dugu; ea dagoeneko arautza dagoen, nola erabili den orain arte edo inguruko hizkuntzetan nola den. Orduan, proposamenak egiten ditugu, askotan arauak dexente beranduago. Orain, pandemia honetan are nabarmenagoa da, profesionalek oinarri zientifiko daukaten termino horiek erabili behar dituzte.

Nola aldatu da bilketa-lan hori azken hamarkadetan?

Elhuyar zientzia arloa zabaltzen hasi zenean, hutsune handia zegoen terminologiarekin. Hortik etorri zen Elhuyarren hiztegia lantzen hastea. Garai batean, eskuz eginda ziren lan asko. Azken urteetan, berriz, teknologiek asko lagundu dute horretan eta gaur egun miloika hitzeko korpus bat oso erraz aztertu daiteke.

Hiztegiaz gain, beste proiektu garrantzitsuenetako bat itzultzaile neuronala da. Zer berrikuntza ditu itzultzaile horrek?

Orain arte eredu matematikoetan oinarritu izan da itzulpena, eta nolabait hitzez hitz itzulpen zuen. Horrek oso konplikatua egiten zen kalidade oneko itzulpen bat egitea, batez ere euskararen kasuan, deklinabideengatik.

Oraingo sistemak, aldiz, dagoeneko aurretik eginda dauden itzulpenetatik esaldiak bilatzen du, hau da, oinarria hartzen du dagoeneko itzulita dagoenatik eta, beraz, emaitza askoz hobea da. Itzultzaile neuronalak iraultza bat ekarri du.

Zeintzuk dira itzultzaile horren erabilerarik ohikoenak?

Bi erabilera aurkitzen ditugu: bata profesionala eta bestea arruntagoa. Bolumenaren aldetik, lehena handiena dela, lanerako tresna bat gehiago bihurtu da itzultzaileentzat. Dena den, badu beste alderdi hori, ikasle batek edo oraindik menperatzen ez duten pertsona batek testu bat errazago ulertzeko, adibidez.

Zer proiektu ditu esku artean Elhuyarrek 2021rako?

Batez ere bi arlotan nabarituko dugu aldaketa handia. Alde batetik, asko indartu ditugu adimen artifizialarekin lotutako proiektuak, hala nola hizkuntza prozesamendua edo ahotsa testu bihurtzekoa.

Bestea digitalizazioa da. Halabeharrez, gizartea bezala, egokitzapen horretan ari gara eta Zientzia azoka bezalako proiektua bat, presentziala izan beharrean, online bidezkoa ere batu egin beharko da.