NAIZ

Nafarroako Memoriaren Institutuak herritarrentzat ireki ditu 2.400 liburu eta 30.000 artxibo

Memoriaren Nafarroako Institutuak herritarretzat ireki du bere dokumentazio zentroa. 2.400 liburu espezializatu eta digitalizatutako 30.000 artxibo baino gehiago kontsultatu ahal izango dira bertan.

2.400 liburu eta 30.000 artxibo kontsulta daitezke Nafarroako Memoriaren Institutuan.
2.400 liburu eta 30.000 artxibo kontsulta daitezke Nafarroako Memoriaren Institutuan.

Memoriaren Nafarroako Institutuak bere dokumentazio zentro berria egokitzen bukatu du, Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Joan zen abenduaren 1ean ireki zen publikoarentzat dokumentazio zentroa; 2.400 liburu espezializatu eta digitalizatutako 30.000 artxibo baino gehiago kontsulta daitezke bertan, hiru atal desberdinen bidez.

Memoria eta giza eskubideetan espezializatua den liburutegiak bere funtsak handitu ditu eta gaur egun 2.500 erreferentzia inguru biltzen ditu: monografiek, aldizkariek eta ikus-entzunezko materialek osatzen dute. Nafarroako Liburutegi sarearen katalogoaren bidez kontsulta daitezke, Liburutegi Espezializatuen atalean.

Dokumentazio zentroaren beste zerbizuetako bat artxibo digitala da. Horko funts gehienak bere webgunearen bidez kontsulta daitezke, baina haietako batzuk babestuta daude eta ezin dira internet bidez eskaini, horiek ikusteko dokumentazio zentrora joan behar da.

Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak ere bere webgunea berritu du, eduki ezberdinetara errazago sartu ahal izateko. Hala, edukiak bost ardatzen inguruan antolatu ditu: memoria, biktimak, giza eskubideak, elkarbizitza eta hezkuntza.

Oraingoz, dokumentazio zentrora presentzialki joateko aurretik hitzordua eskatu beharko da, Gobernuak azaldu duenez.