Huntza taldearen NAIZ Kontzertua, hemen berriro ikusgai

Huntza taldeak ekainaren 26an Durangoko Plateruenan eskaini zuen kontzertuaz berriro gozatzeko aukera bikaina duzu hemen.

Huntza taldea Durangoko Plateruenan. (Gaizka PEÑAFIEL/FOKU)
Huntza taldea Durangoko Plateruenan. (Gaizka PEÑAFIEL/FOKU)

Joan den udan NAIZ Kontzertuetan parte hartu zuen laugarren taldea izan zen Huntza, ekainaren 26an Durangoko Plateruenan. Talde gipuzkoarra agertokietara itzuli zen hiru hilabete baino gehiagoko etenaldiaren ondoren, pandemiaren ondorioz.

Huntzaren kontzertua Atlantikoaren beste aldean ere ikusi ahal izan zen; jarraitzaile ugari dituzte han. Besteak beste, taldeak Uruguai, Argentina, Mexiko edo Kubara eraman du bere musika azken urteotan.