Liher taldearen NAIZ Kontzertua, hemen berriro ikusgai

Liher taldeak uztailaren 24an Donostiako Kafe Antzokian eskaini zuen NAIZ Kontzertua berriro ikus dezakezu hemen. 

Liherrek Donostiako Kafe Antzokian eskaini zuen NAIZ Kontzertua. (Gorka RUBIO/FOKU)
Liherrek Donostiako Kafe Antzokian eskaini zuen NAIZ Kontzertua. (Gorka RUBIO/FOKU)

Kontzertua baino lehen, Liherreko kideek «NAIZ Kontzertu oso kaineroa» iragarri zuten, eta halaxe izan zen. Donostiako taldeak uztailaren 24an jo zuen hiriburu horretako Kafe Antzokian, eta agertokietara itzultzean sarrera guztiak agortu zituen ‘Hemen Herensugeak Daude’ diskoa aurkezteko.