Amagoia Bilbao

Brokoli krema

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g brokoli, tipula bat, porru bat, 2 baratxuri ale, litro bat salda, 75 g gazta urdin, olioa, gatza. 4 arrautza.

Zailtasuna                        2              

1. Eltze batean zerrendatan moz-tutako tipula, baratxuria  eta porrua olioarekin erregosi.
2. Brokolia garbitu eta zatitu.
3. Tipulari brokolia gehitu eta minutu batez arin erregosi.
4. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Gazta bota eta irabia-gailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
Aldi berean arrautzak prestatu:
1. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka batekin jarri.
2. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
3. Atera eta baben gainean jarri.
Plateretan krema jarri, eta gainean arrautza.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g brokoli, 2 tipulina, 2 baratxuri ale, sagar bat, litro bat salda, olioa, gatza. Zabaltzeko gazta.

Zailtasuna                            1

1. Eltze batean tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Garbitutako brokolia eta sagarra gehitu eta arin erregosi.
3. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Plateretan krema jarri, eta gainean koilarakada bat gazta.