
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) egindako azterlan baten arabera, Grimmia generoko goroldioak metal astunen kutsadura atmosferikoaren adierazle izan daitezke, unibertsitateak ohar batean adierazi duenez.
Lortutako emaitzek erakutsi dute atzemandako metal astunak giza jarduerekin lotuta daudela, hala nola, ibilgailuen zirkulazioarekin, trenbideko eta itsasoko trafikoaren emisioekin, burdinaren industriekin, petrolio-findegiekin, zentral elektrikoekin, mundruna destilatzeko industriekin eta abarrekin.
«Goroldioak metatze-prozesu bat erakutsiko liguke. Goroldioa ez da berria, litekeena da duela zenbait urte garatu izana, eta metalak metatuz joan da; horrek erakutsiko liguke gertakari bat baino gehiago izan direla urteetan», azaldu du Maite Maguregui EHUko IBeA taldeko ikertzaileak.
Nahiz eta Magureguik azpimarratu «inolaz ere ez ditugula aurkitu osasunarentzat kezkagarriak diren kontzentrazioak», berun kontzentrazio handia hauteman dute Punta Begoñan (Getxo), gainerako laginketa puntuetan baino hamar aldiz handiagoa izan baita. Kasu honetan, lortutako beste ebidentzia esperimental batzuk kontuan hartuta, berretsi ahal izan zuten ingurune hark berun emisio bidezko kutsadura handia izan zuela iraganean.
Bestalde, «metal astun gehienek (titanioa, kobrea, zinka, burdina eta manganesoa) askoz kontzentrazio altuagoak izan zituztenez Lutxanan gainerako laginketa puntuetan baino, ebatzi ahal izan genuen Lutxana dela goroldioetan harrapatutako material partikulatu atmosferikoan metal kontzentrazio handienak dituen laginketa puntua. Aldiz, kutsadurarik txikiena Zamudioko laginak izan zuen», esan du, amaitzeko.
IBeA ikerketa taldeak egin du azterketa, Kolonbiako Kostako Unibertsitateko GESSA ikerketa taldearekin lankidetzan. Bizkaiko sei herritako laginak hartu dira (Muskiz, Getxo, Lutxana, Zamudio, Basauri eta Zornotza) eta, horietan, goroldioak beren morfologiaren eta taxonomiaren arabera identifikatu dira, eta metalen edukiera zehaztu da.
Mariezkurrena abre las costuras a la política deportiva de Baiko (10-22)
«Estas pelotas hacen daño ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!»
«Nunca pasarán el timón a un independiente»
«Vamos a tirar a dar», orden de la Ertzaintza en la Parte Vieja de Donostia
Cierre municipal total y encuentros de cuatro personas, sin adelanto horario en la CAV
.jpg)
¿Qué sabemos de la cepa brasileña de la que alerta Londres y ahora también Madrid?

Kafe-hondarrak abereentzako elikagai bihur daitezke? Ekonomia zirkularrak du erantzuna

‘One club men’, Athleticeko jokalarien kantu aldarrikatzailea ospakizunekin jarraitzeko
