Amagoia Bilbao

Zerbak barrengorri eta arrautzarekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 zerba, 2 patata, 300 g barrengorri, tipula erdia, baratxuri ale bat, 70 g urdaiazpiko, 4 arrautza, olioa, gatza. Saltsa: 2 tipula, 400ml. salda, olioa.

Zailtasuna                           3

1. Zerbak ondo garbitu. Zerbaren orri-mamia eta berdea banandu. Berdeak garbitu eta saltsa egiteko gorde.
2. Orri-mamiei hariak kendu.
3. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Orri-mamiak gehitu eta 15 minutuz egosi.
4. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Urarekin 15 minutuz egosi eta xukatu.
5. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
6. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
7. Urdaiazpikoa txikitu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
8. Orri-mamiak eta patatak gehitu eta arin erregosi.
Plateretan jarri eta gainetik saltsa bota eta arrautza bana jarri.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Zerben atal berdeak gehitu eta erregosi. Salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Arrautza erregosia:
1. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.
2. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.