NAIZ

Gobernuen «gardentasun falta» eta «utzikeria» salatu du Haurrak Ere Bai sareak

Haurrak Ere Bai sareak covid-19ak ikastetxeetan izan duen eragina aztertzeko datuak bildu nahien dabil, baina, salatu duenez, «ez da erraza izaten ari, gardentasun falta sumatzen dugu eta utzikeria, haurren ongizatearen ebaluazio integral bat oztopatzen duen utzikeria».

Kurtso hasiera Bilboko Maestro Garcia Rivero ikastetxean. (Raul BOGAJO/FOKU).
Kurtso hasiera Bilboko Maestro Garcia Rivero ikastetxean. (Raul BOGAJO/FOKU).

Haurrak Ere Bai sareak erakundeen jarrera kritikatu du, izan ere covid-19ak ikastetxeetan izan duen eragina aztertzeko datuak bildu nahiean dabil eta, aitortu duenez, «ez dela erraza izaten ari».

«Gardentasun falta sumatzen dugu eta utzikeria, haurren ongizatearen ebaluazio integral bat oztopatzen duen utzikeria», nabarmendu du, eta ikasturte hasieran, irailaren 1ean, Lakuako Hezkuntza arduradunarekin bilera eskatu zutela gogoratu du. Bost hilabete igaro dira, eta sareak salatu duenez, «ez dugu gaur oraindik inolako erantzunik jaso».

«Azaroaren 10ean, Nafarroa eta EAEko hezkuntza komunitatearen parte garen hainbat taldek elkarrekin sortutako eskaera bat egitearekin batera, berriz ere, bigarrenez, bilera eskatu genuen; orduan, EAEko hezkuntza eta osasun ardunadunez gain baita Nafarroako gobernukoekin ere. Oraindik gaur erantzunik jaso gabe jarraitzen dugu», gaineratu du,

«Bilera burutzeko barne lanak egiten dihardugun honetan, Haurrak Ere Baitik irmoki salatzen dugu, ikasturte erdia igarota dugun honetan, irailetik ezarrita dauden protokolo zurrunek datuetan oinarritutako berrikuspenik ezta egokitzapenik izan ez izana, eta haurrek bizi duten egoera kezkaturik begiratzen dugunok egindako bilera eskaerei erantzun ere ez egitea», nabarmendu du.