
Bilbao Kirolak-ek Artxandako Udal kiroldegiko kanpoko igerileku olinpikoa irekiko du apirilaren 12tik ekainaren 11ra. Igerilekuaren ordutegia honako hau izango da: 12.00etatik 19.00etara astelehenetik ostiralera, eta 09.00etatik 13.00etara asteburuetan eta jaiegunetan.
Distantzia olinpikoko zortzi kale egongo dira erabilgarri, eta horietako bakoitzean, gehienez ere, hiru pertsona arituko dira igerian aldi berean. Sorosleek arautuko dute espazioa. Igerilariek uretako zenbait elementu erabili ahal izango dituzte, hala nola neoprenozko jantziak, aletak, betaurrekoak, arnas tutuak eta abar.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, harpidedunek aldez aurretik egin beharko dute erreserba Bilbao Kirolak erakundearen web orrian edo kiroldegietako saltokietako terminaletan. Egunean ordu bakarra erreserbatu ahal izango da.
Bestalde, triatletei espazio bat prestatuko zaie igerilekuko solariumaren gunean, igeriketako entrenamenduak errazteko, kiroldegiaren barruan bizikletak utzi ahal ditzaten.
Gainera, bakarka edo familian, abonatuek urpeko bataio saioetan parte hartu ahal izango dute, Bilbao Kirolak-en webgunean edo kiroldegietako bertako saltokietako terminaletan izena emanda. Halaber, beste jarduera batzuk ere egingo dira adimen urritasuna duten pertsonentzat, Gorabideren laguntzarekin, eta Pagasarribide ikastetxeko ikasleentzat.

EH Bildu propone conmemorar la matanza de Ategorrieta, ¿qué pasó en 1931?

La cepa británica duplica los casos graves y no queremos asumir lo que esto significa

¿Qué hay de mi vacunación si no estoy entre el 6% inmunizado en estos tres meses y medio?

«Normalena nire bizitza 2018an itzaltzea izango zen; zorionekoa naiz»

Bilbo y toda Gipuzkoa, cerrados también al haber pasado la incidencia 400

Inditex eta beste marka handi batzuk salatu dituzte, uigurren bortxazko lanaz probesteagatik

Motxila 21 homenajea a la humanidad y las lenguas minoritarias en su nuevo disco ‘Ama Lurra’
‘Baga, biga, boga’, 2021eko Herri Urratserako Xiberoots taldeak sortutako kanta
