NAIZ

Monce eta Ducassou min hartuta daudenez, Inchauspe-Guichandut finalean dira

Berezkoen Binakako beste finalerdia Larralde anaiek eta Damendrail-Lambertek jokatuko dute larunbatean Hazparnen.

Inchauspe-Guichandut, gorriz, zuzenean sartu dira Berezkoen Binakako fianlerako. (Bob EDME)
Inchauspe-Guichandut, gorriz, zuzenean sartu dira Berezkoen Binakako fianlerako. (Bob EDME)

Berezkoen Binakako txapelketak baditu dagoeneko bere lehen finalistak; Inchauspe-Guichandout, izan ere, Monce-Battitta Ducassou biak min hartuta daude eta ostiralean elkarren artean Angelun jokatu behar zuten partida bertan behera geratu da. Gauzak horrela, Donapaleuko aurrelaria eta Baionako atzelaria maiatzaren 9an Lapurdiko hiriburuan jokatuko den finalerako sailkatu dira zuzenean.

Euren aurkariak larunbatean Hazparnen jokatuko den kanporaketan erabakiko dira eta bertan Larralde anaiek eta Darmendrail-Lambert arituko dira elkarren aurka. Normaltasunez jokatuko direnak bigarren mailako finalerdiak dira, ostiralean Angelun Bielle-Iphar Etchegaray-Saint Paulen aurka arituko dira eta larunbatean Hazparnen, lehen mailako partidaren aurretik, Elgart-Luro eta Niang-Harismendy izango dira finalera sartzeko borrokatuko direnak. Finala, hori bai, ordu desberdinetan jokatuko dira maiatzaren 9an, lehen mailakoa goizean, 11.00etatik aurrera, eta arratsaldez bigarren mailakoa, arratsaldeko 16.30etatik aurrera.