NAIZ

IDK Euskotrenek distantzia luzetik saskiratzen dakien Maria España hegalekoa fitxatu du

Esperientzia duen jokalaria iritsiko da Donostiara Maria España hegalakoaren fitxatzearekin. Distantzia luzean, gainera, oso estatistika onak eskaintzen dituena da Mallorcakoa.

Maria España hegelekoa, IDK Euskotreneko kamisetarekin. (IDK EUSKOTREN)
Maria España hegelekoa, IDK Euskotreneko kamisetarekin. (IDK EUSKOTREN)

IDK Euskotren taldeak datorren denboraldia du buruan dagoeneko. Jakinda Maria Erauncetamurguil eta Lara Gonzalez kapitainak ez dutela Donostian jarraituko 2021-2022. denboraldian, zuzendaritza mugitu egin da eta Maria España (Mallorca, 1992) hegalekoa fitxatu du.

Estatu mailan, Lehen eta Bigarren mailako zenbait taldetan jokatu duen jokalaria da: Ciudad de Burgos, CD Promete edo Basket Ibaizabal. Azken bi denboraldiak Spar Gran Canarian igaro ditu eta esperientzia eskaintzeko iritsiko da Donostiara.

Ez hori bakarrik. Distantzia luzean saskiratzeak lortzeko esku ona duela erakutsi du. Azken urtean, 30 partidetan, batez beste 10,4 puntu, 1,5 errebote eta 1,1 asistentzia lortu ditu. Puntuak lortzeko oso fitxaketa ona da IDK Euskotrenentzat.

Araski eta abonamenduak

Bestalde, Araskik beste albiste mota bat eman du astelehen honetan. Izan ere, pandemiaren eraginez, ikusleek ezin izan dituzte Mendizorrotzako partida ugari ikusi, eta atzo amaitu zen abonamenduen konpentsazioa eskatzeko epea. Klubak jakitera eman duenez, bere zatia eskatzeko eskubidea zutenen artean, %68ak klubari eman dio.

Gogoratu behar da 2021-2022aren hasieran, Mendizorrotzak edukiera mugatua izango duela eta, beraz, bazkide hauek datorren denboraldian euren abonamendua berritzeko esklusibotasuna eta onurazko prezioa izango dutela azpimarratu du Araskik.