Amagoia Bilbao

Ziazerba lasagna

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, 4 gazta xerra, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, 500 g ziazerba, 40 g baratxuri ale bat, 200 g barrengorri, olioa, gatza. Bexamela: 30 g gurin, 30 g irin, 700 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                           3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi, su eztitan. Mahaspasak eta pinaziak gehitu eta nahastu.
3. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
5. Barazkiak bexamel pixka batekin nahastu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batean hurrenez hurren bexamel pixka bat, lasagna xafla, gazta, betegarria, lasagna xafla, betegarria eta lasagna xafla jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali, gainetik gazta bota eta labe beroan berotu.