Trabajos de cuidado de los enfermos. (Gorka RUBIO/FOKU)
Erizain bat gaixo baten zaintza eta monitorizazio lana egiten.. (Gorka RUBIO/FOKU)
El trabajo de los sanitarios empieza desde que un enfermo entra en la unidad. (Gorka RUBIO/FOKU)
Erizain eta mediko talde bat bat ZIUra sartu berri den gaixoari lehen arreta eskaintzen.. (Gorka RUBIO/FOKU)
Algunos enfermos han superado los 40 días ingresados en esta UCI. (Gorka RUBIO/FOKU)
Anbulantzian, mediku eta teknikari talde baten zaintzapean ekarri dute Covid-19arekin kutsatutako gaixoa. . (Gorka RUBIO/FOKU)
Diversos profesionales se encargan del cuidado de los pacientes. (Gorka RUBIO/FOKU)
Teknikari batek monitorizazio materiala eusten du gaixoa anbulantziako ohiatilatik ZIUko ohera lekualadatzen duten bitartean.. (Gorka RUBIO/FOKU)
La seguridad del paciente y los propios sanitarios es primoridal. (Gorka RUBIO/FOKU)
Anbulantziako teknikari bat gaixoari arnasketan laguntzen dion tresneria eusten.. (Gorka RUBIO/FOKU)
Un alto en un trabajo frenético estos quince meses. (Gorka RUBIO | FOKU)
Mari Karmen eta Idoia, azpi kontratatutako enpresa bateko bi langile dira. Egunean 6 bat gela garbitu ohi dituzte. Beraien baldintzak hobetu asmoz mobilizatzen dabilek kolektibo bateko kideak izanik zerbitzu minimoak betetzea suertat. (Gorka RUBIO | FOKU)
Camillas en los pasillos de la UCI del Hospital Donostia. (Gorka RUBIO/FOKU)
Erizain bat fonendo bat gerturatzera doa anbulantzietako langileek gaixoaren lekualdaketa bukatu eta ohiatila garbitu ta alde egiteko prestatzen dabiltzan bitartean.. (Gorka RUBIO/FOKU)
Trabajo de monitorización en la UCI del Hospital Donostia. (Gorka RUBIO/FOKU)
Erizain bat ZIUaren kontrol guneetako batean eserita bere esparruan dituen gaixoen monitorizazio burutzen duen bitartean.. (Gorka RUBIO/FOKU)
La limpieza, imprescindible después del paso de un paciente. (Gorka RUBIO/FOKU)
Gaixo batek gela uzten duenean erizain eta garbitzaileak sartzen dira garbiketa lanaka burutzera.. (Gorka RUBIO/FOKU)
Grupo de trabajo de la UCI del Hospital Donostia. (Gorka RUBIO/FOKU)
ZIUko lan taldearen zati bat. 300dik gora dira bertan lan egiten duten pertsonak.. (Gorka RUBIO/FOKU)
Profesionales equipados con los EPIs. (Gorka RUBIO/FOKU)
Erizain talde batek dena prest du unitatera sartuko den gaixo bat artatzeko. (Gorka RUBIO/FOKU)
Trabajadoras del equipo de limpieza. (Gorka RUBIO/FOKU)
Garbiketa langileak. (Gorka RUBIO/FOKU)
A un lado y otro del cristal. (Gorka RUBIO | FOKU)
Erizain bat kristalaren beste aldean gaixo bat hartatzen dabilen kide bati laguntzera sartzeko prest.. (Gorka RUBIO | FOKU)
Félix Zubia, jefe de la UCI del Hospital Donostia. (Gorka RUBIO | FOKU)
Felix Zubia medikua, ZIUko arduraduna. 20 urtetik gora darama unitate honetan lanean. . (Gorka RUBIO | FOKU)
Gorka Rubio

Donostia Ospitaleko ZIUan: hurrengo olatu bati ere eusteko prest

Luze doa izurria eta erauntsi bakoitzean kutsatu direnen kopuru nabarmen bat zaintza unitate berezian artatua da. Izan ere, covid-19a ez da kasu guztietan zenbait egunez etxean bakartuta, tratamendua jasota eta atsedenarekin gainditzen. Asko dira 40 egunetik gora pasa dutenak. Barrura sartu gara.

Nekea eta irribarra batzen dira egungo bidegurutzean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Nekea eta irribarra batzen dira egungo bidegurutzean. (Gorka RUBIO | FOKU)

Izurri hau hasi zenetik etengabeko lanean dabiltza Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboko langileak. Asko ikasi dute unitate honetan txandaka lan egiten duten 300dik gora profesionalek. Kutsatu kopuruen gorakada bakoitzak irakaspen berriak utzi dizkie gaitzaren ondorio, tratamendu eta zaintza lanen inguruan.

ZIU bateko medikuentzat ez da ohikoa gaitz bati baldintza hauetan aurre egitea. Egunerokoan mota askotako pazienteak tratatzen dituzte, hala nola, bihotzekoak jasandakoak, auto istripu batean larri zaurituak, ictus kasuak... Inguru honetan ohikoak ez diren gaitzei aurre egitea ere gerta daiteke, eta, horrelakoetan, bertako profesionalen esperientziaz gain, munduko edozein txokotan beste mediku batzuen dokumentatutako kasuak lagungarriak dira. Baina ez da gaitz honen kasua izan. Bertako zerbitzu buru Felix Zubia medikuak gogoratzen duenez, «hasiera hartan ez genuen inolako bibliografiarik gaitz honen inguruan. Gaur egun gauzak bestelakoak dira. Bibliografia badago eta esperientzi propioa metatu dugu».

Txertaketa kanpainaren emaitzak ere nabari dira. Duela hilabete gutxirekin alderatuz, asko aldatu da hemen artatutakoen profila. Adina nabarmen jaitsi da, eta gaur egun ZIUan daudenetako asko 40 eta 60 urte artekoak dira. Hortik gorako gehienek txertaketa osatua dute. Horrela, gauzak hobera doaz eta maiatza hasi baino lasaiago amaitu dute. Azken asteetan husten joan dira Aste Santuaren bueltan betetzen hasi ziren oheak. Askok 40 egunetik gorako egonaldia egin dute bertan, hori bai. Hala ere, azken olatua aurrekoa baina motelago baretu da.

Alarma egoera bertan behera utzi eta neurriak malgutu zirela zenbait aste pasa diren honetan, ikusteko daude datozen egun eta asteak nolakoak izango diren. Hilabete askotan eginiko lanaren zama agerikoa dela, atseden fisiko zein mentalerako premia sumatzen dute bertako mediku, erizain, erizain laguntzaile, fisioterapeuta, zeladore, garbitzaile eta gaixoak hona ekartzen dituzten anbulantzietako langileek.

Itxaropenak txertoetan jarriak dituzte, jendea inmunizatu ahala ospitaleratzeak jeitsiko direla eta ondorioz gune honetara covid-19aren erasoaren ostean jende gutxiago iritsiko delakoan. Orduan hasiko dira atsedena hartzen. Bestelako gaitzekin lanean segiko badute ere, orduan hartuko dute deskantsu fisikoa, izango dute bizitakoaren gainean hausnartzeko eta buruak hustutzeko tartea ere. Merezi dute.