NAIZ
ZIZUR NAGUSIA

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zizurren Euskaraz ekimenean izanen dira hilaren 16an

Hilaren 15ean ekingo diote Zizurren Euskaraz zikloari. Bertan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Amaren intxaurrak’ lana ikusteko aukera izanen da. Baina badira euskaraz gozatzeko proposamen ugari Zizur Nagusiko Kultura sailak antolaturiko ekimen honetan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots aurreko emanaldia batean.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots aurreko emanaldia batean.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zizur Nagusian izanen dira hilaren 16an ‘Amaren intxaurrak’ lana aurkezteko. Zizurren Euskaraz ekitaldiaren saio nagusietako bat izanen da eta Erreniegako pista estalian arituko dira 18.00etatik aurrera. Sarrerak txarteldegian edo www.zizurmayorcultura.es/eu helbidean erosi daiteke.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin parke magikoan elkartzen dira lan honetan. Hiru urte dira Amatxo Loreto hil zenetik eta, egun hartan, intxaurrondo bat landatu zuten azken agurra emateko. Gaur, lehen intxaurrak janen dituzte eta, bitartean, Loretorekin bizi izandako abenturak kontatuko dituzte. Lutoa pasa dute eta pailazoak pozik daude. Marimototsek gordean dauzka parkeko landare eta lore magiko guztietako haziak, guztiak ere amak emanikoak.

Zizurren Euskaraz jaialdia hilaren 15ean hasiko da La Enana Naranajaren “Kontukantari 2. Mendian ibiltari” saioarekin. 19.00etan izanen da Erreniega parkean, Kultur Etxearen aurrean. Euria egiten badu, Erreniegako pista estalian egingo da. Txotxongiloak dituen antzerki musikaleko ikuskizun familiarra da.

Hilaren 17an Zirika Zirkus taldearen txanda izanen da ‘Hemendikara’ ikuskizunarekin. 19.00etan izanen da Erreniega parkean, Kultur Etxearen aurrean. Euria egiten badu, Erreniegako pista estalian egingo da.

Zikloa ixteko, hilaren 19an, 20.00etan Alazne Etxeberria, Jose Cruz Gurrutxaga eta Mikel Bermejo arituko dira ‘Stand ‘ieup’ komedy’ lanarekin. Antzokian izanen da eta sarrerak eskuratzeko txarteldegira edo www.zizurmayorcultura.es/eu helbidera jo behar da. Hiru barkarlari hauek barrea eragiteko lan batekin datoz.