NAIZ

Euskadiko eta Valentziako pilota federazioek harremanak sendotuko dituzte Oiartzunen

Euskal Herriko eta Valentziako pilotariak elkarren aurka neurtuko dira larunbatean eta igandean Llargues, Wall Ball, Internacional eta Pasaka jokamoldeetan. Hitzordua Kepa Arroitajauregi omentzeko baliatu nahi dute.

Jardunaldiak aurkezteko erabili duten afixa (EEPF)
Jardunaldiak aurkezteko erabili duten afixa (EEPF)

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Valentziako Pilota Valenciana federazioarekin elkarlanean, pilota txapelketa berezi bat antolatu du asteburu honetarako Oiartzunen. Bertan, Euskal Herriko eta Valentziako pilotariak elkarren aurka neurtuko dira Llargues, Wall Ball, Internacional eta Pasaka jokamoldeetan.

Zehazki, larunbatean Llargues (10.30etan), Wall Ball (12.00etan) eta Internacional (17.00etan) jokamoldeen txanda izango da, eta Pasaka igandean 11.00etan hasita jokatuko dute emakumezkoen taldeek.

Federazioni diotenez, asteburu honen helburua «bi federazioen arteko harremanak are gehiago sendotzea» da, horretarako lehiaketa berezi hau antolatuz. Gainera, hitzordua Kepa Arroitajauregi omentzeko baliatu nahi dute, iazko maiatzean zendu baitzen besteren artean Euskadiko Federazioko presidente orde zena.