NAIZ

Sprint distantziako Gasteizko Duatloiaren lehenengo edizioa egingo da urriaren 10ean

Proba Arabako txapelketa izango da, sprint distantzian: 5 kilometro korrika, 20 kilometroko segmentua bizikletaz eta 2,5 kilometro oinez. Salburua auzoan egingo da, Buesa Arenako kupulatik abiatuta lasterketako lehen sektorea osatzeko, itzuli bi egingo dira 2,5 kilometroko zirkuitu baten gainean.

Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Duatloiaren lehenengo edizioa. (VITAL FUNDAZIOA)
Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Duatloiaren lehenengo edizioa. (VITAL FUNDAZIOA)

Erakundeetako antolatzaile eta sustatzaileen ordezkariek gaur goizean aurkeztu dute urriaren 10ean egingo den Gasteizko Duatloiaren 1. edizioa. Bertan izan dira Mikel Garcia, La Blanca Atletismo Klubeko presidentea; Ander Perez, La Blanca Triatloiaren zuzendari teknikoa; Axier Urresti, Vital Fundazioen zuzendari exekutiboa; Ana del Val, Kirol eta Kultura foru diputatua; eta Livia Lopez, Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun zinegotzia. Urko Herran triatleta ere bertan izan da.

Proba Arabako txapelketa izango da, sprint distantzian; hau da, 5 kilometro korrika, 20 kilometroko segmentua bizikletaz eta 2,5 kilometro oinez. Salburua auzoan egingo da, Buesa Arenako kupulatik abiatuta lasterketako lehen sektorea osatzeko, itzuli bi egingo dira 2,5 kilometroko zirkuitu baten gainean.

Bizikletaren segmentua sei kilometro pasatxoko hiri zirkuituan ibiliko da, eta triatletek hiru bira eman beharko dizkiote honako hauetatik igaroko den zirkuituari: Zurbanoko Atea, Hezeguneen Pasealekua eta Betoñuko industrialdea. Triatleta herrikoiek 2,5 kilometro egingo dituzte korrika (itzuli bat zirkuituari), 13,4 kilometro bizikletaz (2 itzuli zirkuituari) eta 2,5 kilometroko lasterketa (itzuli 1 zirkuituari).

Guztira 250 federatuk eta 100 herrikoi inguruk hartuko dute parte ikusmin handia sortu duen ekitaldi horretan. «Covid segurtasun-protokolo guztiak betez» egingo dela ziurtatu dute antolatzaileek.

Herrikoentzako irteera 10.00etan izango da eta federatuentzat, berriz, bi ordu geroago, 12.00etan. Boxen gunea kupularen azpian egongo da eta parte-hartzaileek eta akreditatutako pertsonek bakarrik sartu ahal izango dira. 14.00ak aldera amaituko dela aurreikusten da.

Izena emateko epea oraindik irekita dagoela adierazi dute antolatzaileek. Orain arte zazpi erkidegoko duatletek konfirmatu dute presentzia Arabako hiriburuan.