NAIZ

Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero-jole azkoitiarra zendu da

89 urte betetzear zendu da Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero-jole azkoitiarra, Euskal Herriko Trikitixa elkarteak jakinarazi zuenez. 

Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’, bere inguruko liburu baten aurkezpenean. (Jon URBE / FOKU)
Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’, bere inguruko liburu baten aurkezpenean. (Jon URBE / FOKU)

Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero-jole azkoitiarra zendu zen atzo eguerdian, Euskal Herriko Trikitixa elkarteak jakinarazi zuenez. 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitiko Landakanda errotan, hamar senideetan gazteena.

Soinu-jole ezagunen bikote ezinbesteko izan zen, Iñaki Garmendia ‘Laja’ zenarekin osatu zuelarik bikote ezagunenetako bat. Hainbat diskotan parte hartu zuten elkarrekin. Trikitixa txapelketa ezberdinetan ere parte hartu zuen hainbat bikoterekin.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2011an argitaratu zuen biografia liburuan honela dio Miel Anjel Elustondo idazleak: «Izena ezagutu arren haren izanik ez nuen ezagutzen. Liburua eginez ezagutu dut, eta ez dut dudarik izan izenburuan 'Panderoaren erregea' jartzeko. Lehendik ere titulu hori jasoa zen Landakanda. 1998an Azpeitian omenaldia egin ziotenean, 'Panderoaren erregearen atsedena' idatzi zuen Felix Ibargutxi kazetariak egunkarian. Landakandarekin hizketan, berriz, jakin dut sasoi batean ere halaxe jarri zutela afixan: 'El rey del pandero'. Ramoni ez zaio askorik gustatzen 'errege' kontu hori, neu ere ez naiz erregezalea batere, baina, Landakanda artista hutsa dela adierazteko modua da. Bestela, 'Panderoaren artista' ere ez legoke txarki. Errege, ez errege... artista da Ramon».

Astelehenean, 19:00etan, izango da hileta Azkoitiko Andre Mariaren parrokia.