NAIZ

Irailean 71.200 asilo eskaera aurkeztu ziren EBn, 2016tik izan den kopururik handiena

Irailean 71.200 nazioarteko babes eskaera inguru aurkeztu ziren Europa Batasuneko herrialdeetan, Norvegian eta Suitzan, 2016ko azarotik kopuru handiena. Afganiarrek aurkeztutako eskaerak asko hazi ziren talibanak Kabulen boterea hartu eta gero.

Migratzaileak Bruselako Asilo Eskatzaileak Hartzeko Agentzia Federalean. (HATIM KAGHAT / BELGA / AFP)
Migratzaileak Bruselako Asilo Eskatzaileak Hartzeko Agentzia Federalean. (HATIM KAGHAT / BELGA / AFP)

Europako Batasuneko herrialdeei, Norvegiari eta Suitzari aurkeztutako babes eskaerak 2016ko azarotik izandako mailarik altuenera iritsi ziren irailean.

Asiloari Laguntzeko Europako Bulegoak (EASO) ostiral honetan jakitera eman duenez, Europako Batasuneko (EB) herrialdeei, Norvegiari eta Suitzari aurkeztutako babes eskaerak 2016ko azarotik izandako mailarik altuenera iritsi ziren irailean, afganiarren kasuan %72ko igoerarekin.

Asilo eskaera gehienak, nagusitasun handiz, Afganistango herritarrek egin dituzte EBko 27 herrialdeetan, Norvegian eta Suitzan.

Siriarrak, hauen herrialdea ere gerraren ondorioz suntsituta, talde nagusia izan ziren zazpi urtez, aurtengo uztailera arte.

Asiloari Laguntzeko Europako Bulegoaren (EASO) arabera, irailean 71.200 nazioarteko babes eskaera inguru aurkeztu ziren, 2016ko azarotik izandako mailarik altuena.

Afganistandarrek aurkeztutako eskaerak asko hazi ziren talibanak Kabulen boterea hartu eta gero. Abuztuan 10.000 inguru izatetik irailean 17.300 izatera igaro ziren (+%72).

Eskatzaileen beste jatorrizko herrialdeak Siria (9.100), Turkia (3.000), Irak (2.900), Bangladesh (2.800 eskaera), Pakistan (2.700), Albania (2,100), Venezuela (1.800), Georgia eta Tunisia (1.700 herrialde horietako bakoitzeko) dira, besteak beste.

Aitorpen tasa (errefuxiatu estatusa edo babes subsidiarioa ematen duena) %41ekoa izan zen irailean, 2020ko apiriletik izandako altuena.

Tasa hori bereziki handia izan da afganistandarrentzat (%86), siriarrentzat (%87), bielorrusiarrentzat (%85) eta eritrearrentzat (% 81).