'Izarak' eleberria aurkeztu du gaur goizean Goizane Aizpuruak Durangoko Azokan. Debako idazlearen lehen eleberria honetan Xabi, Ane eta Elene dira protagonistak.
Xabik eta Anek bikote arrunt bat osatzen dute; lana egiten dute, elkarrekin afaltzen dute gauero -astelehentik ostiralera, beti etxean- eta udaran oporretan joaten dira. Uda batean, Elene batuko zaie eta elkarrekin joango dira Portugalera. Ondoren etorriko dena identitatearen bilaketa prozesu bat izango da. Gorputza, generoa, intimitatea, maitasuna, harremanak, ohiturak…
Ane da narratzailea pasarte gehienetan, baina hainbat puntutan narratzaile neutro bat azaltzen da. «Ane izango balitz narratzaile bakarra, bere buruhauste eta obsesioekin, ilunegia izango litzateke» esan digu idazleak. Izan ere, Anek da kontraesan gehien topatuko dituena norberaren bilaketa horretan; «Puntu desberdinetan, baina hein batean toki berdinean daude Ane eta Elene, eta beti egongo dira».
Ane eta Elene dira protagonisten izenak, baina izan zitezkeen beste edozein. «Ez dut inorren historia kontatu eta, aldi berean, konturatu naiz pertsona askorena kontatu dudala» aitortu digu. Durangoko Azokako Bigarren Kafearen txokora gerturatu da Goizane Aizpurua.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
