Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dute, Iruñerriko euskaldunak bertaratzen direnean euskaraz aritzeko aukera izan dezaten.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi-bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean ekimen honetan. »Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!».
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dute (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
32 orrialde dituen gida internet bidez ere jaso daiteke helbide honetan. Bertan, herriz herri eta Iruñearen kasuan auzoz auzo euskaraz atenditzen duten zerrenda aurkitu ahal da. Honekin batera, interneten bitartez bilatzaile bat ere azaltzen da web orrian.

El coso de Illunbe cierra edición con floja entrada, problemas técnicos y denuncia

Fêtes de Cambo : un affichage sexiste suscite de vives réactions

Beasaindar bat egoera oso larrian dago ospitaleratuta Santorinin jasotako jipoi batengatik
Mauléon : les Souletins toujours mobilisés contre la spéculation
