NAIZ

‘Midnight’ hegokorearrak irabazi du Fant jaialdiko film onenaren saria

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Onenaren aurtengo saria Oh-Seung Kwon zuzendariaren ‘Midnight’ film luze hegokorearrak irabazi du. Zinemagile honen lehen luzea da, gainera. Borja Cresporen ‘Hikikomori’ hautatu dute euskal film laburrik onena.

‘Midnight’ filmeko irudia.
‘Midnight’ filmeko irudia. (Fant jaialdia)

Koreako Oh-Seung Kwon zuzendariaren ‘Midnight’ filmari eman diote aurtengo Film Luzerik Onenari Saria Bilboko Fant jaialdian, «harrapatzen duen giro kezkagarriagatik, protagonistaren gorreriarekin jolasean soinu-planoaren erabilera bikainagatik, norabide eta interpretazio bikainagatik eta bizi garen bakardade izugarria transmititzeagatik».

Ana Murugarren zuzendari, gidoilari eta muntatzaileak; Jimina Sabadu gidoilari, idazle eta kultur kazetariak; eta Borja Santaolalla gidoilari eta zuzendariak osatu dute Sail Ofizialeko Epaimahaia. Oh-Seung Kwon-en lehen luzemetraia da hau eta 3.500 euro jasoko ditu, oroigarriarekin batera.

Ostiralean amaitu da jaialdia, baina palmares nagusia larunbatean proiektatuko da BBK Aretoan; 18.00etan Ikuspegi Fantastikoaren Atala; 20.00etan, Sail Ofizialean saritutako tituluak.

Gainera, Philip Gelatt eta Morgan Galen King zuzendutako ‘The Spine of Night’ filmak Aipamen Berezia lortu du, «bere errotoskopiaren erabilera dotoreagatik eta ezpata eta sorginkeria generoa ulertzeagatik, greenpunk kutsuko fantasia garatzen duen bitartean».

Film laburrei dagokienez, Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Casper Kjeldsen daniarraren ‘In The Soil’ lanarentzat izan da, «film laburra osatzen duten elementu guztien elkarketa perfektuagatik, giro desosegagarria eta eszenaratze delikatu eta intimoa lehenetsiz».

Bestalde, Borja Cresporen ‘Hikikomori’ aukeratu dute Euskal Film Laburrik Onena izateko. Bere kasuan, epaimahaiak nabarmendu du «hiriko kultura, kostunbrismoa eta gaurkotasuna ondo nahastu dituelako, eta pertsonaiak garatu dituelako».

Palmaresa

Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako Saria Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onenari irabazi duen titulua Conor McMahon zuzendariaren ‘Let the Wrong One In’ izan da, «banpirismoa metafora gisa erabiltzen duen modu fresko eta originalagatik, bere alde gizatiar eta emozionala ustiatzeko kontzeptu hutsean geratzen ez dena, arintasunari eta dibertimendurik festazaleenari uko egin gabe».

Fant zinemaldiaren 28. edizio honetan, FAS ZIneklubak emandako Sail Ofizialeko Zuzendari Berritzaileenari Saria ‘Más allá de los dos minutos infinitos’-entzat da, Japoniako Junta Yamaguchi zuzendariarena, «bere narratibagatik, ‘Droste efektua’ sortuz, beste eszena batzuen barruan eszenak erakusten dituzten sekuentzia eta pantailen plano baten bidez, iragana, oraina eta etorkizuna modu original bezain eraginkorrean nahasten dituen istorio bat artikulatzen du».

Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria Aiora Sedanorentzan izan da, Aitor Elorriaga Torrek zuzendutako ‘El Cometa’-n egindako interpretazioagatik.

Ikusleek Fant 2022ko Palmaresean ere parte hartu dute eta Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari eman diete Patrick Ridremont zuzendariaren ‘The Advent Calendar’ filmari; eta, Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Labur Onenari kasuan, ‘Night Breakers’ lanari, Gabriel Campoy eta Guillem Lafoz-ena.

Ikuspegi Fantastiko Epaimahaiak, Nerea Alberdi musikagile, orkestratzaile eta moldatzailea; Aitor Eneriz gidoilariak; eta Maialen Sarasua zuzendari eta editoreak osatuta, Javier Camino Miguélezen ‘Jacinto’ filmari eman dio Film Luzerik Onenaren Saria «beldurrezko generoa landa giroko errealismora behar bezala hurbiltzeagatik, umore dosi jakin batzuekin eta pertsonaiekiko maitasuna erakusteari utzi gabe».

Sail honetan, Film Laburra Onenari Saria Miguel Alcalderen ‘Un minuto’ tituluarentzat izan da. Epaimahaiak nabarmendu du «freskotasuna eta originaltasuna, eta tentsioa sortzeko gaitasuna, oso elementu gutxirekin eta iraupen neurtuarekin».