Hegoi Belategi

«Argi gelditu da berriro langile borrokaz lortzen direla helburuak»

Sindikatuek eta zuzendaritzak lortutako aurrekoardioa «urrats» positibotzat jo du Unai Goikoetxea Irizar E-Mobilityko enpresa batzordeko kideak, «lan baldintzak majo ontzen dituelako». Dena dela, langileen asanbladak aurrekordioari balekoa eman arte, greban jarraituko dutela berretsi du.

Audio_placeholder

«Argi gelditu da berriro langile borrokaz lortzen direla helburuak»

Loading player...
Andoainen berretsi zuten langileek greba jarraituko dutela, langileen asanbladak balekoa eman arte.
Andoainen berretsi zuten langileek greba jarraituko dutela, langileen asanbladak balekoa eman arte. (JON URBE | FOKU)

Ostiral iluntzean jakinarazi zuten Irizar E-Mobiltyko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak aurreakordio batera heldu zirela, lan gatazkari amaiera emateko. Greba abiatu zuten apirilaren 25ean Adunako enpresan, euren lan baldintzak hobetzeko. Garaipentzat hartu dute langileek bi aldeek adostutakoa. «Argi gelditu da berriro langile borrokaz lortzen direla helburuak» adierazi du Unai Goikoetxea enpresa batzordeko kide eta LAB sindikatuko ordezkariak.

Argi du Goikoetxeak «antolakuntza» dela bidea eta horrekin batera herriaren batasuna, «hau ez zen posible izango 180 langileen borroka gabe. Ez zen posible izango eragile sozialek erakutsi diguten babesi gabe. Eta herri hedabideek egin duten jarraipen ere garrantzitsua izan da. Alde guztietatik egin da presioa eta horri esker mugitu da enpresa».

«Urrats» positiboak aurreikusten dituela iritzita, begi onez ikusten du Goikoetxeak aurrekordioa, «lan baldintzak majo ontzen dituelako». Batik bat, langileen aldarrikapen nagusietako bati erantzun zaio; «lan baldintzak berdintzea langile guztientzat» enpresa batzordeko kidearen esanetan. Alegia, lan berbera egiten duten langileek etekin berdinak jasotzea.

Langileek azken erabakia

Badira beraz, pozteko arrazoiak, baina larunbat honetan Andoinanen ohartarazi bezala, borroka ez da amaitu. «Aurreakordioa astelehen honetan langileen asanbladan onartu beharko da. Oraindik ez da ituna sinatu. Nahiz eta aurrerapauso positibo bat izan, oraindik tinko mantentzen gara greban».