NAIZ

X. Biltzar Nagusirako komite exekutiborako hautagaitza aurkeztu du LABek

Ekainaren 16 eta 17an Baiona-Biarritzen egingo duen Biltzar Nagusiari dagokion prozesuaren baitan, komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu du LAB sindikatuak. 14 kidek osatutako lantaldea izango da.

LABeko komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu da.
LABeko komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu da. (LAB sindikatua)

LAB sindikatuak X. Biltzar Nagusia egingo du ekainaren 16 eta 17an Baiona-Biarritzen eta komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu du astearte honetan.

14 kidek osatutako lantaldea izango da eta, aurreko astean sindikatuak iragarri zuenez, lehen aldiz idazkari nagusi baten ordez bi koordinatzaile orokor izendatzea proposatu da. Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo dira taldearen buru izateko aurkezten diren hautagaiak.

Hautagaien izen-abizenak eta kargua: Maider Jauregi Sarasola, komunikazio arduraduna; Oihana Lopetegi Aranguren, ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko arduraduna; Kris Gete Etxeberria, industria federazioko arduraduna; Dabid Lizarralde Palacios, eraketa bokalia; Maddalen Dorador Rubio, zerbitzu pribatuetako federazioko arduraduna; Argitxu Dufau Berho, Ipar Euskal Herriko bokalia; Endika Perez Gomez, ekintza sozialeko arduraduna; Xabier Ugartemendia Apraiz, zerbitzu publikoetako federazioko arduraduna, Izaskun Garcia Bordagarai, antolakuntza arduraduna; Aiora Imaz Gabilondo, parte hartzea eta barne komunikazio arduraduna; Arantza Vazquez Rodriguez, zeharlerroetako arduraduna; eta Imanol Karrera Turrillo, Nafarroako bokalia.

Eskualdez eskualde hautatutako 500 kide elkartuko dira Biltzar Nagusian.

«Erabaki nagusiei dagokienez, testuingurua aldatu bada ere, hartutako bidea berretsi egingo dugu. Kapitala eta Bizitzaren arteko talka betean gaude. Pandemia eta Ukrainako gerra tartean, baina oinarrian dagoena arazo bera da: sistema hau, bidegabea ez ezik, bideraezina ere bada», azaldu du LABek.