
Andra Mari auzoan kokatua, leku lasaia da, erdialdean kokatua dago eta herriko zerbitzu guztiak hurbil ditu. Eraikin berezi batean dago, eta, garai batean, ukuilu eta tailer gisa erabili zen zaldi-aziendak ferratzeko.
Komunikatutako bi logela ditu, hamasei lagunentzako ohatzeekin, bi bainugela, sukalde bat, barruko patio bat eta kanpoko beste bat. Gainera, aterpetxean inguruko informazioa ematen da: bisitak, ostalaritza-establezimenduak, gaztandegiak, etab.
Horri guztiari gehitu behar zaio kokatuta dagoen ingurune natural ikusgarria, gogoratzeko egonaldia bermatzen duelarik. Izan ere, instalazio horiek Altzania eta Entzia mendilerroen artean daude, Aizkorri Aratz parke naturalaren Arabako sarrerako atean.
Gainera, gune estrategikoa da, Inaziotar eta Done Jakue bideek bat egiten dutelako bertan, baita Araba eta Nafarroa lotzen dituen gunea delako ere. Horrela, ibiltarientzako, erromesentzako eta naturaz eta Lautada eta Sakanako eskaintza kultural, arkitektoniko eta ondare aberatsaz gozatu nahi duenarentzako atsedenleku bihurtzen da.
Asparrenako Udalak bultzatutako proiektuak Leader funtsen finantzaketa izan du, baita Vital Fundazioaren eta Arabako Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntza ere. Txelo Auzmendi Asparrenako alkatearen hitzetan, «azpiegitura honekin erromes eta bisitariei zerbitzu egokia ematea espero dugu, baita tokiko ekonomia sendotzen laguntzea ere».
Erreserbak Asparrenako Udalaren web orriaren bidez egin daitezke: www.asparrena.eus, aplikazio erraz baten bidez.

EH Bildu alcanza un acuerdo con el Gobierno español para anular los juicios del franquismo

La Guardia Civil a identifié une dizaine de personnes à Herri Urrats

El fotógrafo Kote Cabezudo, condenado a 28 años y dos meses de prisión

«Bi Arnas» dokumentalaren emanaldiak arrakasta handia izan du
