Bigarren Kafea

Eider Rodriguez: «Oso gustura hartu dut saria, irakurleek emana delako»

111 Akademiak banatzen duen saria jasoko du asteazken honetan Eider Rodriguez Martinek. Idazlea pozik agertu da saria lortu izanagatik. Akademiako koordinatzaile den Amaia Goikoetxe Orbegozok sariaren nondik norakoak argitu ditu Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

Eider Rodriguez: «Oso gustura hartu dut saria, irakurleek emana delako»

Loading player...
Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria.
Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria. (Gorka RUBIO | FOKU)

Sari banaketako hitzalditxoa prestatzen harrapatu du Ainara Rodriguez idazlea Bigarren Kafeak, «zer esan eta batez ere zer eskertu ari naiz prestatzen, jende asko daukadalako eskertzeko». 200 irakurle inguruk osatzen dute 111 Akademia eta urtean zehar irakurtzen dituzten liburuen artean gehien gustatzen zaienari botoa emanez aukeratzen da urtero liburu saritua. Aurtengoa 26. ekitaldia du eta aurreko urteetan Pello Lizarralde, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano saritu izan dituzte irakurleek.

Jende ezberdin askorengana iritsi den liburua da 'Eraikuntzarako materiala'. «Liburua idazten hasi aurretik beldur bat nuen; ea nola kontatuko nuen historia pertsonal bat. Ez nuen testigantza lan bat egin nahi eta partikularra den hori osagai kolektiboekin egin nahi nuen». Toki ezberdinetatik irakurtzeko osagai ugari dituen istorioa osatu du Rodriguezek.

Behin lana idazten hasita oso erraz joan dela aitortu du. «Hau kontatu dezaket? Kontatu nahi dut? galderei erantzuna eman orduko zegoen materiala ordenatu eta idazten hasi nintzen eta nahikoa erraz joan da». Idazketak iraun zuen bitartean galdera horiek guztiak albora uzteko gaitasuna duela aitortu du eta behin idazketa amaitutakoan etortzen zaizkiola berriz.

Lehen liburua argitaratu zuenetik 18 urte betetzear diren honetan, idazten duenean zoriontasuna sentitzen duen une batean dagoela aitortu digu, «une zailak ere izan dira bide horretan baina azken urteetan oso ongi sentitzen naiz idazten dudanean eta oso argi sentitzen dut burua. Istorioak kontatzea da nire egitekoa eta zorionez badut idazten dudana  irakurtzeko gogoa duen talde bat».

'Eraikuntzarako materiala' liburuaren eta 111 Akademiaren sariaren inguruan aritu dira Bigarren Kafean Eider Rodriguez Martin idazlea eta Amaia Goikoetxea Orbegozo, eragile honetako koordinatzailea.