NAIZ

Mobilizazioak egingo dituzte Donostiako Casino Kursaalen lan baldintza hobeak eskatzeko

Donostiako Casino Kursaal aretoa.
Donostiako Casino Kursaal aretoa. (Google Maps)

Larunbat honetan hasiko da Donostiako Aste Nagusia. Hori dela eta, Casino Kursaaleko langileek mobilizazioak hasiko dituzte lan baldintzak hobetzeko aldarrikapenarekin, batez ere KPIaren igoera eskatzen.

Lehen elkarretaratzea larunbat honetan bertan izango da, hilaren 13an, Casinoaren aurrean (Kale Nagusia, 1), arratsaldeko 17.00etan. Beste bi elkarretaratze egingo dituzte igandean eta astelehenean, leku eta ordu berdinetan.

Casino Kursaalen 66 pertsonak egiten dute lan. Enpresa batzordean ELAk 4 ordezkari ditu eta LABek 1.