NAIZ

Eroskik bere zuzendaritza kontseilua berritu du

Zuzendaritza organoa, Rosa Carabel Eroski-ko CEOa buru dela, partzialki berritu da eta beste bi zuzendari berri gehitu dira Hipermerkatuak eta Supermerkatuak beireiziz.

Eroskiko Zuzendaritza Kontseilu berria.
Eroskiko Zuzendaritza Kontseilu berria. (EROSKI)

Eroski berritu egin du partzialki bere Zuzendaritza Kontseilua 2023ko Kudeaketa planeko helburu eta erronketara egokitzeko, ohar baten bidez enpresak azaldutakoaren arabera. Rosa Carabelek zuzenduko du hemendik aurrera Zuzendaritza Kontseilu berria, Eroski-ko Zuzendari Exekutiboak, eta bederatzi sailetako zuzendaritzak bilduko ditu.

Horietako bi kargu berriak dira Zuzendaritza Kontseiluan. Supermerkatuetako eta Prozesuen zuzendaritza da horietako bat, Alberto Madariaga buru duena, eta Hipermerkatuetako eta Online dendako zuzendaritza bestea, Iñigo Ariasek gidatua; orain arte, Sare Komertzialeko zuzendaritzaren barne zeuden arlo horiek.

Horrekin batean, Berrikuntza eta Informazioaren Teknologiako zuzendaritzak Logistika saileko ardura ere hartuko du, eta Enrique Monzonisek jarraituko du buru gisa.

Honako kide hauek ere gehituko zaizkio Zuzendaritza Kontseiluari: Javier Amezaga zuzendari Korporatiboa, Beatriz Santos zuzendari Komertziala, Javier España Garapeneko zuzendaria, Eva Ugarte Marketin Estrategikoaren eta Bezeroen saileko zuzendaria, eta Iñigo Eizagirre zuzendari Soziala, aurreko Kontseiluan ere kide izan zena.

Erakundearen egitura berria Ekonomia eta Finantzen zuzendaritzarekin osatzen da, zeina Josu Mugarrak gidatuko duen, aurreko zuzendariak erretiroa hartu ondoren.