
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorragatik deklaratzera deitutako lau grebalarien aurkako epaiketaren kontrako kontzentrazioa egin du asteazken honetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Gasteizko epaitegiaren aurrean. Bide batez, auzipetuen absoluzioa eskatu du.
Elkartasuna adierazteaz gain, «aldaketa sozialaren aldeko borroka kriminalizatzeko eta zigortzeko saiakera berria dela salatu dute. Elkarretaratzean irakurritako manifestuan diotenez, epaiketak «muntaia poliziala» du oinarri eta «eskubide sozialen defentsan borroka egiten dugun guztiok beldurtu eta kriminalizatzea du helburu».
«Ixilik eta sumiso nahi gaituzte, baina ez dugu onartzen eskubide sozialen alde egiten dugun herritarron aurkako zigorrik, oligopolioak eta aberatsak are gehiago aberasten ari diren bitartean», salatu dute.
«Borrokan jarraitzen dugu»
Adierazpenean duela bi urteko urtarrilaren 30ean egindako greba orokorraren oinarri ziren aldarrikapenek «gaurkotasun osoa» dutela azpimarratu dute, joan den larunbateko manifestazioa ere gogora ekarrita.
Zehazki, aberastasunaren banaketa, soldata eta pentsioen erosteko ahalmena galtzen ez jarraitzeak «beharrezkoa» izaten jarraitzen duela diote. Baita genero arrakalarekin amaitzea; diru sarrera duinak bermatzea; zerbitzu publiko unibertsalak bermatu eta indartzea; etxebizitza, energia, elikadura eta oro har eskubide sozialak pertsona guztientzako bermatzea; zaintza lanak banatzea, eta baliabide naturalak eta ekosistema zaintzea.
«Bakoitzak bere eremuan zein elkarlanean borrokan jarraitzen» duela aldarrikatu dute. Karta Sozialaren ustetan, «hori da dugun tresnarik eraginkorrena gure eskubideen zein eraldaketa sozialaren alde egiteko».

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Bahía de Pasaia, reconocida como «ejecución extrajudicial» en un informe para Lakua

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
