
Abendu hilabete zaila eta gogorra iragan ostean, hemen dute Bidasoa Irun taldeko jokalariek nolabaiteko saria. Ligan ibilbide deserosoa daramatzate gipuzkoarrek, baina Europan txipa aldatu eta maila ezin bobea ematen ari dira. Astearte honetan, Eurofarmen aurka jokatuko dute, Iparraldeko Mazedonian (20.45), urteari amaiera emateko. Izan ere, Suedia eta Poloniako Munduko Txapelketa dela-eta, txapelketa ez da otsailera arte bueltatuko.
Biharkoa D multzoko hirugarren postua mantentzeko aurkari zuzena da. Duela astebete, Artalekun, Bidasoak hamabi goleko errentarekin irabazi zion (32-20), eta gol diferentzia garrantzitsua izan liteke etorkizunean, hurrengo fasera sailkatzeko golen kopurua kontutan hartu behar izanez gero –gogoratu behar da lehenengo lau sailkatuak pasako direla hurrengo fasera–.
Nahiz eta garaipen bikain hori lortu Artalekun, Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzailea ez da fidatzen. Gainera, biharko neurketarako espero da Boro Curlevski kiroldegia etxeko 2.000 zalerekin betetzea, eta kanpoan jokatzeak beti izaten du faktore negatibo hau, are gehiago Europan.
Cuetarak Rodrigo Salinasen baja izango du, baina txiletarra taldekideekin hasi da entrenatzen jada eta otsailerako pistan izatea espero da.
Partidari dagokionez, Cuetarak onartu du iragan astearteko garaipena «ez dela erreferentziatzat hartu behar», baina presioa kendu nahi izan die bere jokalariei, gehienbat gazteenei. «Partida klabea izan baino, beste batzuk izan diren bezala, astearte honetakoa aukera bat bezala hartzen dugu», adierazi du entrenatzaile asturiarrak. Hori bai, joaneko neurketan egindako gauza onak zein txarrak bereganatzeko eskatu die bere jokalariei irabazteko aukera gehiago izateko.
«Bertan puntuatzea eta irabaztea sailkapena lortzeko pauso erabakigarria izan daiteke eta hirugarren postua lortzeko oso garrantzitsua», onartu du Cuetarak. Asturiarrak, hori bai, ez du joanekoan lortutako gol errentarekin espekulatu nahi, orain puntuek baitute garrantzia gehiago. «Irabazi ahal dugula pentsatu behar dugu. Hori izan behar du abiapuntua han aurkituko dugun infernuan partida on bat egiteko», azpimarratu du.

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
