
Thomas Tesoriere Bidasoa Iruneko jokalariak kluba utzi du, Marseilla bere jaioterritik gertu talde baten eskaintza onartzea erabaki duelako. Ezker hegaleko jokalariak bi urte eta erdirako sinatu du kontratua beste taldearekin, eta adierazi du bere etorkizunari begira hartutako erabakia izan dela: «Bidasoarekin hitz egin nuen, eta akordio batera iritsi ginen. Ez da izan espero nuen amaiera, baina niregan pentsatuta hartu dut erabakia. Pozik noa taldeari eman diodan guztiagatik, baina, aldi berean, triste noa horrela amaitzeagatik».
Ezker hegaleko jokalariak 33 urte ditu eta Bidasoa Irunekin zuen kontratua denboraldi honetako bukaerara arte. Tesorierek eskerrak eman dizkie zaleei eta berekin lan egin duten guztiei. 2018ko sasoian iritsi zen Irunera eta, guztira, 128 partida jokatu ditu Asobal Ligan, 22 gol sartuta, eta beste 35 lehia jokatu ditu Europan, 4 gol eginda.
Klubak, bere aldetik, jokalariari eskertu dio orain arte izandako «konpromisoa eta inplikazioa», eta kirol alorrean zein pertsonalean «onena» opa dio. Gurutz Aginagalde klubeko presidenteak azaldu du haien nahia zela Marseillakoak taldean jarraitzea: «Tom [Thomas Tesoriere] jokalari ona da, eta lau urte hauetan ikusi dugu. Hala jakinarazi genion jokalariak alde egin nahi zuela esan zigunean».
Horrez gain, klubak argitasunez azaldu du jokalariaren egoera zein zen: «Bere egoera azaldu zigun, ez soilik denboraldi honetakoa, baizik eta epe luzera begira Marseillara joateko zuen aukera». Hori horrela izanda, klubak jokalariaren posizioa ulertzen zuen, baina ezin zuen edozein modutan eten jokalariak indarrean zuen kontratua. Izan ere, kontratua zuen denboraldi amaierara arte, eta espero zuten bigarren itzulirako jokalaria taldean egotea. Egoera horretan, Marsellak ordaindu du kontratua etetearen kopurua eta, horrela, arazoari konponbide azkarra eman diote bi aldeek.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
