
Torturak Nafarroan ere izan duen ezarpen masiboa aztergai izango da laster Nafarroako Legebiltzarrean. Bertako Mahai eta Batzordeak onartu duenez, lan-saio bidez landuko da gaia. Ikerketa egin duen Kriminologiaren Euskal Institutuaren ordezkariak (KREI-IVAC) gonbidatu dituzte bertara, horren azalpen zehatza egiteko.
Lakuako Gobernuaren enkarguz tortura Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola garatu zen aztertzen zuen txostena talde berak egin zuen 2017. urtean, orduan bezala orain ere Paco Etxeberria forentsea buru delarik. Hilaren 9an Nafar Gobernuari helarazi zion herrialde honi dagokion txostena.
Momentuz aurrerapen labur bat baino ez da ezagutzera eman. Bertan 1979tik 2015era 825 tortura kasu egiaztatu direla jasotzen da; aurretik 1960tik 1979ra zenbatutakoak gehituta, 1.068 kasu zerrendatu dituzte.
Urtarrilaren 9an jakinarazitako laburpen horretan, tortura hamarkada hauetan zehar etengabea izan dela nabarmentzen da. 80. hamarkadaren hasieran kasu asko batzen dira (46 1980ean, 44 1984an...), baina 90. hamarkadaren erdialdean ere maiz erabili zen (Nafarroan kale borrokaren aurkako dozenaka atxiloketa izan ziren garaian, hain zuzen ere), eta 2008an ere 17 kasu jaso dira.
Biktimen artean adin txikikoak badirela egiaztatu du KREI-IVACek: biktimen %2,5a ez zela 18 urtetara heltzen kontuan harturik, 17 inguru lirateke 1979tik hona Nafarroan torturatutakoak.
Txostena bere osotasunean ezagutzera emango denean, bortizkeria mota hori zein polizia-erakundek, nola eta noiz erabili zuen argitara aterako da. EAEri zegokion ikerketa zehatza bezain sakona zela gogoratu daiteke: 403 orrialde hartzen zituen.
Lan-saioa hau egitea asteleheneko Mahai eta Batzordearen bilkuran onetsi zen, eta otsailean zehar gauzatzea espero da. Ohiko prozedura betetzen bada, talde eragileak (KREI-IVACek) txostenaren nondik norakoak azalduko ditu eta gero Legebiltzarreko taldeen eledunek galderak luzatu edota iritzia emateko aukera izango dute.
Orain arte, edukina oso larria den arren, ikerketak ez du Nafarroan aparteko erreakzio politikorik eragin.

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Dos heridos graves tras sufrir el ataque de un jabalí en el nacedero de Arteta, en Ollaran

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

Elkartasun uholdea Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa salatzeko

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Suecia ya siente los desafíos de una sociedad sin dinero en efectivo

Esperanza y sensacionalismo orbitan el exoplaneta K2-18 b
