
Enkarni Genuak (Donostia, 1942) bizitza osoa darama euskal kulturaren arloan lanean. Txotxongilo taldearen sortzaileetariko bat izan zen, panpinen bidez euskal mitologia eta ahozko tradizioa haurren artean zabaldu zitekeela sinetsiz eta tradizio hori balioan jarriz. NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan luze eta zabal hitz egin zuen bere ibilbideaz Genuak.
Egindako ibilbideagatik jaso du Manuel Lekuona saria, Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Sari honek, hain zuzen ere, euskal kulturaren aldeko lana egin duten pertsonak omentzea eta egindako lana onartzea baitu xede. Onarpen hori Donostian jaso du Genuak, Donostiako udaletxean egin den ekitaldian.
Sari honekin, Eusko Ikaskuntzak sormenarena bezalako esparru bati onarpena ere egiten dio, kultur transmisiorako giltzarri den aldetik. Erakundeak balioan jarri duenez, Genuak euskal mitologiako kondairak berpiztu eta jendarteratu ditu, ahozko transmisioaren bidez publiko gazteenarengana iritsiz eta haurren iruditeria aberastuz.
Genuak euskal kulturaren zabalkundean egindako lana ere goraipatu du Eusko Ikaskuntzak, «baldintza zailetan eta baliabide eskaria izanda ere» nazioartean hedatu baitu hura, euskarazko txotxongiloak nazioarteko jaialdietaraino eramanez eta euskal kulturaren «sustraiak bikain transmitituz».
Txotxongilo taldearen sortzaile
Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Genua eta 1971n sortu zuen Txotxongilo taldea, Manolo Gomezekin batera. Haren eskutik eraman zituen berrogeita hamar urtez euskarazko txotxongiloak munduko hamaika txokotara.
Idazle gisa, haur eta gazte literaturan jardun da, genero ezberdinetan, eta material didaktikoa ere sortu du. Bere sorkuntzetan ahozko literaturako kondairak birsortzeko ahalegina sumatzen da, baita euskal mitologia garai berrietara moldatzekoa ere.
Bide horretatik, 1992an Titirijai jaialdiaren sorkuntzan hartu zuen parte eta baita, beranduago, Topic, Tolosako txotxongiloen nazioarteko zentroaren sorkuntzan ere.
Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu, tartean 2013an Donostiako Udalak eskaini zion herritar merezimenduaren domina.

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean
.jpg)
Canal Roya, destrozar un valle pirenaico con fondos europeos para desarrollo sostenible
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord
