
Joan den astelehenean Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoek Martuteneko espetxera itzuli behar zutela jakinarazi zuen Etxeratek. Izan ere, martxoaren 2an hirugarren graduan sailkatzeko Lakuak hartutako erabakiaren aurka Fiskaltzak helegitea jarri zuen eta, Auzitegi Nazionalaren epai batean oinarrituta, errekurtsoa ebatzi arte espetxean geratu beharko dira.
Atristainen kasuan, salatu dutenez, urrian berriz ere bigarren gradura itzuli eta espetxeratu ondoren, duela bi aste Lakuako Justizia Sailak berriz ere hirugarren graduan sailkatu zuen baina «espetxeari eta Gasteizko Gobernuari jaramonik egin gabe Espainiako justiziak espetxeratu du berriz». Gainera, hamabi urte eta erdi bete dituela preso deitoratu dute.
68 urteko Juan Manuel Inziartek, aldiz, 14 urte daramatza preso eta datorren urtean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu. Bere kasuan ere Lakuak duela hamabost egun sailkatu zuen hirugarren graduan. Honekin batera, duela gutxi iktus bat jasan duenez, eriondo dagoela salatu dute eta espetxera itzultzeak ez diola «inolako mesederik egingo».
Egoera «sistematikoa»
Hala ere, graduen erregresioak «sistematikoak» direla ohartarazi dute. Ainhoa Barbarin, Asier Karrera, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaola, Joseba Arregi eta Asier Rodriguezen kasuak ere salatu dituzte.
Gogorarazi dute, bide batez, egoera hau salatzeko Donostia, Legorreta, Oñati, Santurtzi, Azkoitia, Etxarri Aranatz, Urretxu eta orain Errenteriako udalek onartutako adierazpen instituzionalak.
«Izugarria da 2023an oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea. Baina guk argi dugu, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Salbuespenezko espetxe politika behin betiko amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena. Etxerako bidea bukatu bitartean, lanean eta kalean jarraituko dugu», adierazi dute.

Modus Operandi taldearen ‘Laztana’ bideoklipa, NAIZen ikusgai primizian
« Troubles bipolaires, près de 10 000 cas au Pays Basque »

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
