
Euskal kulturaren eta euskal identitatearen gogoeta eta transmisioa sustatzeko xedez sortu du Jose Migel Barandiaran Katedra Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Gipuzkoako Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin, Eusko Ikaskuntzarekin eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioarekin elkarlanean.
Katedra ostiral honetan aurkeztu da Donostiako EHUko Carlos Santamaria Zentroaren areto nagusian egin den ekitaldi mamitsuan, eta bertan zerrendatu dituzte Katedra honek barnean biltzen dituen asmoak. EHUtik azaldu dutenez, Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaran Aierberen (Ataun, 1889-1991) izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz; eta, bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz.
Aurkezpenean gogora ekarri dute Jose Migel Barandiaran antropologoa, etnografoa eta apaizak Euskal Herrian eta nazioartean utzitako arrastoa, betiko galtzeko zorian ziren aztarna, usadio eta esamoldeak aztertzeko eta ahanzturatik salbatzeko egindako lan eskergan azpimarra jarriz.
Urte askoan zientziaren metodoak erabiliz egindako berebiziko ikerketa lanaren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten eta sari ugari jaso zituen: horien artean, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak.
Halaber, Gipuzkoako Urrezko Domina, Gernikako Arbolaren Gurutzea eta Nafarroako Urrezko Domina ere jaso zituen.

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean
.jpg)
Canal Roya, destrozar un valle pirenaico con fondos europeos para desarrollo sostenible
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord
