
Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa zinemagileak Donostiako Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Artisten Gunean daude hilaren 6tik, Ikusmira Berriak programaren barruan egiten ari diren egonaldian. Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programa da Ikusmira Berriak, Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatua.
Zinemalditik adierazi dutenez, aste honetan aurrez aurreko saioak egin dituzte adituen batzordeko kide Sergio Oksman, Olimpia Pont Chafer eta Javier Martinekin. Eta programan hartzen dutenek tutoretzat izango dituzten zinemagileak ere iragarri dituzte: Laura Citarella, Alexandre Koberidze, Elena Lopez Riera, Damien Manivel, Kleber Mendonça Filho eta Catarina Vasconcelos.
Hala, Elena Lopez Riera errealizadore valentziarrak Naomi Pacifiqueri eta bere proiektuari (‘After the night, the night’) emango die laguntza. Lan hori Amsterdamgo kaleetan kokatuta dago eta monogamia zalantzan jartzen du.
Catarina Vasconcelos zinemagile eta ekoizle portugaldarrak gauza bera egingo du Maddi Barber zinemagile nafarrarekin eta ‘Basoko argiak’ lanarekin. Nafarroako Pirinioetan emakume bat, gizon bat eta hiru oilar lotzen ditu istorio horrek eta Lakuak Tabakalerarekin batera bultzatutako Noka Mentoring 2021 programa abiatu zen.
Damien Manivel zinemagile frantziarra Hikaru Uwagawaren eta ‘Homeroren Odisea’-z eta etxearen kontzeptuaz egin duen berrikuspen japoniarraren tutorea izango da (‘Ulysses’).
Laura Citarella ekoizle argentinarrak David Perez Sañudo bilbotarrari lagunduko dio Italiara itzuliko den hogeita hamar urteko bati buruzko ikerketan (‘La última noche de un Erasmus en Roma / Erasmus baten azken gaua Erroman’).
Alexandre Koberidze Georgiako errealizadoreak Sameh Alaa gidatuko du gizarte errepresibo baten aurrean erreakzionatzen duen emakume bati buruzko bere esplorazioan (‘I Can Hear Your Voice... Still’).
Azkenik, Kleber Mendonça Filho zinemagile brasildarra Maria Alche zinemagile argentinarraren tutorea izango da. Azken hori 40ko eta 60ko hamarkaden artean Argentinako historia markatu zuten gertakariekin lotutako melodrama intimo bat lantzen ari da (‘Te amo y hoy todo es hermoso’).
Proiektu bakoitzerako ad hoc aukeratutako aditu eta profesionalen batzordearen aholkularitza jasotzeaz gain, Ariadna Ribasek (‘Pacifiction’, ‘Suro’) aurrez aurreko muntaketa tailer bat emango die, martxoaren 21ean eta 22an, eta Anna Ciennik aholkulariak gidoi tailer bat, hori ere aurrez aurrekoa (martxoaren 30ean eta 31n). Sei zinemagileek apirilaren 16ra arteko epea izango dute beren proiektuak garatzeko.
Apirilaren 8an, aldiz, Ikusmira Berriak programako egoiliarrek aurretik egin dituzten lanetako batzuk publikoarekin partekatuko dituzte Tabakalerako zinema aretoan. tartean Maddi Barberren ‘592 metroz goiti’ eta David Perez Sañudoren ‘Ane’ ikusteko aukera izango da.
Ekainean, egoiliar bakoitzak 10.000 euroko laguntza jasoko du, programaren bi egonaldien artean euren proiektuetan lan egiten jarraitu ahal izateko. Eta irailean, Zinemaldiarekin batera, Donostiara itzuliko dira egonaldiko azken bi asteak osatzeko: industriako profesionalei aurkeztu ahalko dizkiete proiektuak.

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

Clara Ponsatí, en libertad tras ser detenida al regresar tras cinco años de exilio a Barcelona

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
